Miguel Antonio Otamendi Olaskoaga
- Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larraburu».
Miguel Antonio Otamendi Olaskoaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1829 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Oiartzun, 1876 (46/47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Miguel Antonio Otamendi Olaskoaga, izengoitiz Larraburu (Oiartzun, Gipuzkoa, 1829 – 1876), gipuzkoar bertsolaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Xenpelar eta Ardotx izan zituen bertso-lagunak. 1869an, San Inazio bezperan, Ardotx bertsolariarekin bertsotan ari zela, eztabaida bat izan zuten. Ardotxek harri batez jo zuen buruan Otamendi, eta zauritu egin zuen. Harrezkero, burutik nahasia bizi izan zen hil arte. Ezagunak dira gertakizun horiek kontatuz jarri zituen bertsoak, Barka zaizkiguzu gure zorrak izenburukoak.
Antonio Zavalak bildu zituen haren bertsoak eta ibilaldiak, eta Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak (1973) izenburuko liburuan argitaratu zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.