Mikel Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bengoetxea IV.a
Izen osoa: Mikel Bengoetxea
Jaiotza data: 1957ko irailaren 7a
(60 urte)
Jaioterria: Ezkurra (Nafarroa)
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1975eko uztailaa

Mikel Bengoetxea, ezizenez Bengoetxea IV.a (1957ko irailaren 7a, Ezkurra, Nafarroa) nafar esku pilotari profesional ohia da. Umea zenetik Leitzan bizi da. Juan Mari Bengoetxea edo Bengoetxea III.aren anaia eta Oinatz Bengoetxea edo Bengoetxea VI.aren osaba ere bada.

Bere ibilbide profesionaleko lorpenik handiena 1983 eta 1984ko EPELen binakako txapelketak birritan irabaztea izan zen, garaipen horietan bikotekide Maiz II.a izan zuelarik.

Eskuz binakako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1982-83 Bengoetxea IV - Maiz II.a García Ariño IV.a - Gorostiza 22-11 Anoeta
1983-84 Bengoetxea IV - Maiz II.a Oreja III.a - Aldeazabal II.a 22-18 Anoeta