Ezkurra

Koordenatuak: 43°05′05″N 1°51′44″W / 43.084722222222°N 1.8622222222222°W / 43.084722222222; -1.8622222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Ezkurra
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ezkurra udalerriaren ikuspegi orokorra.
Ezkurrako bandera
Bandera

Ezkurrako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ezkurra
AlkateaJulen Gogortza Jauregi (Idoia)
Posta kodea31749
INE kodea31102
Herritarraezkurrar
Geografia
Koordenatuak43°05′05″N 1°51′44″W / 43.084722222222°N 1.8622222222222°W / 43.084722222222; -1.8622222222222
Azalera24 km²
Garaiera525 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria142 (2023:  4)
alt_left 51 (%35,9)(2019) (%66,9) 95 alt_right
Dentsitatea6,01 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 31,58
Ugalkortasuna[1]‰ 47,62
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,83 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 87,60 (2018:  %-10,4)
Datu gehigarriak
Sorrera1197


Ezkurra ([es̻kura]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. 152 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Ezkurra ibaiak udalerri honen lursailak zeharkatzen ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurra Iruñeko merindadearen iparraldean dago, eta Eratsun udalerriko lursailetatik datorren NA-170 errepideak herrigunea zeharkatu eta Ezkurra mendatearen bidez Leitza udalerriarekin komunikatzen du.

Ondorengo herriekin egiten du muga: ekialdean Eratsun, iparraldean Goizueta eta mendebaldean Leitza. Inguruko mendi garaienak Zuperrori (1164 m) eta Erakurri edo Irakurri (1142 m) dira.

Auzoak eta kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria bi auzotan banatzen da Goikokale y Behekokale. Ezkurrako kalerik garrantzitsuenak Jasokundearen Kalea eta Kale Nagusia dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurra udalerriko lursailak.

Ezkurrari buruzko lehen aipamena 1197koa da. Baina inguruko mendietan historiaurreko zenbait dolmen edo harrespila aurki daitezke,adibidez Irunarriko menhirra, edo Eskainko Lepoa izeneko harrespila. Basaburua Txikiko ibarreko herria izan zen mende askotan, Beintza-Labaien ibarreko herriburua izan zelarik. Geroago, 1846. urtean, Nafarroako erreforma administratiboa burutzean, Ezkurra udalerri independente bihurtu zen.

XIX. mendearen hasieran, herriak abeltzaintza eta nekazaritza oparoa zituen. Horrez gain, oihalak ekoizten zituen hiru lantegi txiki zeuden, urtero 130 atal ekoizteko gai zirenak. Herriko bi errotak, uruna ekoizteko erabiltzen ziren. 1847an, Ezkurrako eskolako maisuak 1.650 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan, eta eskolako lanak udaleko idazkaritzarekin batera eraman zituen aurrera. Bideak eta inguruko herrietara joateko bideak nahiko kaxkarrak ziren XIX. mendearen erdialdean, errota bakarra eta burdinola geratzen ziren.

XX. mendearen hasieran, Diego Miguelerenak XVIII. mendean sorturiko elkarte ongileak herriko biztanlerik behartsuenei laguntzen jarraitzen zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurrako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,69a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurrako udaletxea, herriko plaza nagusian dagoen harrizko hiru solairuko eraikina da. Udaletxean, udal bulegoez gain, etxebizitzak ere badaude. 1980ko hamarkadaren amaieran zaharberritze txiki bat egin zen,eta guztira, 6,7 milioi pezeta gastatu ziren. Lan horiek Nafarroako gobernuaren diru laguntza izan zuten.

Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurrako alkatea Idoia (I) herri ekimeneko Julen Gogortza Jauregi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bost izan ziren (emandako guztien %5,32) eta boto zuriak bi (%2,25). Abstentzioa %51,30ekoa izan zen.

Ezkurrako Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Julian Gogorza Jauregi (I) 59 Bai
Martin Gastearena Balda (I) 34 Bai
Pedro Maria Zestau Juantorena (I) 28 Bai
Miguel Maria Lasarte Mariezkurrena (I) 19 Bai
Jesus Mariezkurrena Telletxea (I) 18 Bai

2011n ere Idoia izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta, beraz, 5 zinegotziak lortu zituen. Gogortzak gorde zuen alkate kargua.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Julen Gogortza Jauregi Idoia
2011- Julen Gogortza Jauregi Idoia

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso herri euskalduna da. Herriko biztanleen artean %98,06k daki euskaraz.

Malerrekako hizkeran[3] hitz egiten da Ezkurran[4], nafarreraren aldaera.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurrako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira, batetik, XVI. mendeko Ama Birjinaren irudi bat duen eliza gotiko-errenazentista; eta bestetik, Ollingo burdinolak. Burdinola hauek 1328an hasi ziren ustiatzen burdina Ingalaterrara eta Europako iparraldera eramateko, eta geroago, itsas armadarentzat. 1877 aldera fluorra, beruna, zilarra, espatua eta pirita erauzten ziren.

Ezkurratar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. «Malerrekakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  4. «Ezkurra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa