Mikel Garaizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Garaizabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Garaizabal Pildain
JaiotzaElorrio1972ko urriaren 1a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakoenologist (en) Itzuli, katedraduna, Ardozaina, komunikazio arduraduna, idazlea, cellarman (en) Itzuli, komunikazio zuzendaria, communications consultant (en) Itzuli eta winemaker (en) Itzuli
Lantokia(k)Gasteiz
catarvino.com

Mikel Garaizabal Pildain (Elorrio, Bizkaia, 1972ko urriaren 1a), ardo-kulturaren dibulgatzailea da.[1] Irakaslea, enologoa eta sommelierra ere bada. Ezaguna da Euskal Herriko hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, idatzi dituen liburuengatik, zuzentzen dituen dastaketa-saioengatik[2] eta jaso dituen sariengatik.

Ostalaritza eta Turismoko titulua du, Sommelier eta Enologiakoa eta baita Mahastizaintzakoa ere. Enologo da Mendraka txakolina upeldegian, Elorrion. Halaber, eskolak ematen ditu Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Gasteizen.

Berak idatzi eta argitaratu zuen Mahatsaren orpotik dator liburua, ardoaren inguruan euskara hutsean idatzi den lehen liburua. Horrekin batera, batu eta sailkatu egin zuen ardoaren terminologia euskaraz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Garaizabalek Ostalaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduatu ondoren, Enologia ikasi zuen, alegia, ardoa egiteko eta ontzeko teknika eta jakintza. Ondoren, Sommelier ikasketak egin zituen Madrilgo Merkataritza Ganberan, jatetxeko ardozain izateko.

1996an ezkero, ardoaren esparruan murgilduta dabil. 1.600 dastaketa-saio, ikastaro eta txosten baino gehiago egin ditu, bai Euskal Herrian, bai nazioartean ere.

Lana eta proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enologoa da Mendraka txakolina upeldegian, Elorrion. Orobat, eskolak ematen ditu Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Gasteizen.

Horrezaz gain, aholkulari tekniko lanak egiten ditu zenbait upategi, jatetxe eta tabernatan. Bestalde, dastatzaileen paneleko kide da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, eta dastaketa-batzordeko kide Bizkaiko Txakolina sormarkan. Orobat, laguntzen du ardoaren esparruarekin zerikusia duten zenbait proiektutan: Bizkaiko Txakolinaren Museo berria (bertako zuzendari teknikoa da). Horrekin batera, zuzendari eta koordinatzaile izan da Kalimotxo profesionaleko lehen lehiaketan.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau liburu idatzi ditu, denak ere ardoaren ingurukoak.

  • Mahatsaren orpotik dator. Euskal Herriko Ardoak. (2002) Ardoaren inguruan euskaraz idatzi den lehen liburua. Goumand World Cook Awards 2002 sariketarako proposatu zuten, ardo-hezkuntza atalean.
  • Euskal Herriko ardoak. (2003) Liburu honek aztertzen du zer ezaugarri dituzten Euskal Herriko sormarkek. Halaber, aztertzen ditu mahastizaintza, enologia eta ardo-dastatzea. Gourdman 2003 saria nazioarteko liburu pedagogikoenari.
  • Ardobidez. Gida Enoturistikoa. (2006) Arabako Errioxako lehenengo gida enoturistikoa, ibilbideak, enologia eta upategiak.
  • Bizkaiko Txakolina. Bidaia. (2012) Bizkaiko txakolinari buruzko informazioa, bertako upategiak eta ibilbideak seinalatuta. Gourdman 2013 saria europar mahastizaintza eta ardogintza eremuetako nazioarteko liburu onenari.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003 Gourdman saria Bartzelonan, nazioarteko liburu pedagogikoenari, Euskal Herriko Ardoak liburuagatik.
  • 2013 Gourdman saria Yatain (Txina), europar mahastizaintza eta ardogintza eremuetako nazioarteko liburu onenari, Bizkaiko Txakolina liburuagatik.
  • 2015 Getariako Txakolinaren Jatorri Deiturak izendatu zuen “Mahasti jaun”, txakolinaren alde egindako lanagatik.
  • 2018 Manuel Llano Gorostiza saria, Euskal Gastronomia Akademiak emana, aitorpen gisa ardoaren inguruan egindako lanagatik.[4]

Kolaborazioak hedabideetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Garaizabal aspalditxo hasi zen kolaboratzen Euskal Herriko hedabideetan, eta horrek ezagun egin du publiko zabal batentzat.

  • Gure kasa saioan, asteroko kolaboratzailea, ETB1ean.
  • Amarauna irratsaioan kolaboratzailea, Euskadi Irratian.
  • Yo Con Vino ardoari buruzko telesaioaren aurkezle eta koordinatzailea.
  • Hordago Ardoa dastaketa artistiko berritzailean partehartzaile.

Halaber, kolaboratu egin du, beti ere ardoaren inguruan jardunda, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan, Onda Vasca irratian eta Txoko del Sibarita blogean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Kitchen Talk: Mikel Garaizabal Pildain | Flavors of Bogota» Flavors of Bogota 2014-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  2. (Ingelesez) «Una cata de vino anima el arranque del Araba Euskaraz» la puebla de arganzon 2007-06-11 (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  3. «Spain Wins Four Awards For Best Wine Books» NDTV Food (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Mikel Garaizabal enologo eta sommelierra saritu du Euskal Gastronomia Akademiak | durangon.com» durangon.com 2018-05-25 (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Garaizabalen webgunea
  • Hordago Ardoa dastateka artistikoa
  • Mendraka txakolinaren webgunea
  • Gamarrako Ostalaritza Eskola