Onda Vasca Irratia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Lapitz, Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatzen, Onda Vascako Euskadi Hoy irratsaiorako (Ajuriaenean, 2013ko urtarrilaren 8an).

Onda Vasca Irratia Hego Euskal Herriko irrati kate bat da, gehienbat gaztelaniaz eta tarteka euskaraz diharduena. 1987an jaio zen, hasiera batean Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeei zerbitzua eskaintzeko asmoz. 2009tik Noticias Taldeko irratia da. Urterik urte, eremu zabalagoa hartzen joan da, eta gaur egun Bizkai osoan, Gipuzkoan, Araban, eta Nafarroa Garaiko Iruñerrian eta Lizarrerrian ere entzun daiteke.

Bere frekuentzien bidez, eskualde bakoitzeko informazio hurbil eta gaurkotua eskaintzen du, nazioko eta nazioarteko gaurkotasun albisteak eskaintzeaz gain. Onda Vasca irratiaren eguneroko programazioaren oinarri dira albistegiak, magazinak, kirolak, musika...

Egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onda Vascak bere estudioak Bilbon (Kristo 1 kalea) eta Gernikan (Aita Luis Villasante, 7) ditu. Horiez gain Donostian eta Gasteizen ere delegazioak ditu. 2010ean Nafarroa Garaira hedatu zen.

Frekuentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onda Vasca honako frekuentzietan entzun daiteke:

Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa Garaia

Programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onda Vasca irrati kate osorako emanaldiak gaztelaniaz dira, eta Bilbo eta Gernikako estudioetatik egiten dira. Bilbon bederatzi pertsonak egiten dute lan, eta Gernikan hiruk. Horiez gain, Donostian beharrean aritzen den bat ere badago.

Onda Vasca katea, enpresa desberdinek osatzen dute, administratiboki banatuta aritzen direnak Bilbon eta Gernikan.

Gernikan aritzen den enpresak, BUSTURIALDEKO IRRATI TELEBISTA S.L. izena du. Enpresa horrek bere programazio lokala euskaraz egiten du, eta kateko programazioa ostera gaztelaniaz. Kirol informazioari dagokiona ere bertatik kudeatzen da.

2010eko martxoaren 25ean Noticias Taldeko irrati taldeak Herri Irratia erosi eta Herri Irratia-Onda vasca katea eratu zen.

Euskadi Hoy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009 irailaren 14an, goizeko irratsaio berri bati eman zitzaion hasiera, Xabier Lapitz hondarribiar kazetariak aurkeztutako Euskadi Hoy. Goizeko zazpietatik eguerdiko ordu biak arte irauten du.

Esatariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Noticias Taldea
Egunkariak: Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak: Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak: Hamaika Telebista