Mikel Spondiles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mikel Spondiles (grezieraz: Μιχαὴλ Σπονδύλης, italieraz: Michele Sfrondilo) bizantziar gorteko goi-mailako arduraduna izan zen, Antiokiako gobernaria eta, ondoren, Italiako katapana.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorteko eunuko bat zen eta Konstantino VIII.aren gogokoa, Konstantino enperadore izendatzerakoan goi-mailako ofizial gisa izendatua izan zen. 1027an Aleppoko emirra zen Salih ibn Mirdasek Bizantzioko lurraldeak erasotu zituen. Spondiles, oraindik gerran trebeziarik ez bazuen ere, armada bildu eta bere bila joan zen. Galdu zuen eta Antiokian gorde behar izan zuen bere burua.

Pixka bat beranduago (1027/28 artean) Nasr ibn Musharraf al-Rawadifi arabiar nagusi tribalak adarra jo zion. Bere laguntzaile zen zen Poto Argirok preso hartu eta gero Nasrek Mikel konbentzitu zuen aske uzteko eta al-Maniqan gotorleku bat eraikitzeko, bertatik bizantziar domeinuak babestu ahal izateko. Mikelek bere adostasuna erakutsi zion eta 1.000 pertsonako armada bidali zion laguntzeko. Gotorlekua bukatu zuenean Nasrek Tripoliko emirra eta fatimitar komandante baten laguntzarekin, armada osoa akabatu zuen.

1029ko uztailan Mikelek Aleppo erasotzea erabaki zuen, nahiz eta ez zuen Romanos III.a enperadorearen babesik eta Shibl al-Dawla Nasr eta Mu'izz al-Dawla Thimal mirdasiar anaiek bakean bizitzeko eskaera egin bazioten ere. Eraso horretan Kaibarren atxilotu zuten eta bere akanpalekua deuseztu zuten. Atzera bota eta mirdasiarrekin bakea sinatu zuen.

Galera honen ondotik Romanos III.ak kargutik kendu zuen, bera pertsonalki agertuz Sirian, eta bere koinatua zen Konstantino Karenteno bidaliz Mikel Spondilesen ordezko gisa. Romanos III.ak ere galdu zuen modu umiliagarri batean.

Mikel (latinezko historialariek Sphrondeles deitzen zutena) 1038an agertu zen berriro, Jurgi Maniakesekin batera Siziliara egindako espedizioan. Ziurenik Konstantino Oporen ordezko izan zen katapan gisa Nikeforo Dukianok bere kargua 1039an hartu bitartean.