Milagros Uranga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milagros Uranga
Bizitza
JaiotzaMutriku1918ko azaroaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1992ko abenduaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Milagros I
Erraketistak

Milagros Uranga Galdos (Mutriku, Gipuzkoa, 1918ko azaroaren 27a1992ko abenduaren 17a) erraketista profesionala izan zen. Milagros I izengotiarekin jokatu zuen, atzelari postuan, Salamancako, Madrilgo eta Santa Cruz Tenerifeko frontoietan.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milagros, bere herrikide Consuelo Osa San Martin bezala, erraketista profesionala izan zen. Salamancako Tormes frontoian, Madrilgo Chiqui-Jain Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoietan jokatu zuen.[3][4][5][6]

Aitzindariak Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[7]

2019ko martxoaren 21ean Raketistak, lehen eta orain dokumentala proiektatu zuten Mutrikuko Zabiel kultur etxean.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Milagros Uranga Galdos Milagros I | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. «Milagros Uranga Tenerifen | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. «F. Tenerifeko txapelketa Milagros I karteleran | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. «Milagros I-aren kromoa | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  5. «F. Tenerifeko txapelketaren kartelera | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  6. «F. Tenerifeko kuadroa 2 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  7. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  8. «'Raketistak, lehen eta orain' dokumentalaren proiekzioa (Mutriku)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]