Min hau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Min hau
Katamaloren, Berri Txarraken, Berri Txarraken eta Berri Txarraken musika-lana
Egilea(k)Katamalo, Berri Txarrak, Berri Txarrak eta Berri Txarrak
Argitaratze-data2008
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daZertarako Amestu
HitzakPeru Aranburu
Bestelako lanak
MusikagileaBerri Txarrak

Min hau Berri Txarrak taldearen abestia da. 2007an Gor diskoetxearekin argitaratutako Zertarako Amestu albumean plazaratu zuten. Abestiaren hitzak Peru Aranbururenak dira.[1] Taldearen oso abesti ezaguna da.[2]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Gor diskoetxearekin argitaratutako Zertarako Amestu albumeko grabazioaz gain, ba dira abestiaren beste bertsio batzuk:

  • 18/98+ auziko akusatuei elkartasuna adierazteko, 2006an hainbat musikariren artean 18/98+... auzolanean (Askoren artean) albuma osatu zuten 21 kantarekin. Min hau kantaren bertsioa bat zen horietako bat.[3] [4]Espainiako Auzitegi Nazionalak gidatutako 18/98+ auzi horretan, Euskal Herriko zenbait erakunde politiko eta sozial abertzaleren ekintzak ETArekin lotu nahi izan zen. Plataformak uste zuen tesi hori sinesgaitza eta onartezina zela, eta auziperatutako ekintza sozial eta politiko horiek zilegizkoak zirela.[5][6]
« Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko. »

Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean[7][8]


Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela hasi eta bukatzen dira abestiaren hitzak:[14][15]

Min hau neure-neurea dudala badakit

baina zauria ez dut topatzen inondik;


[...]


Nik ez dut nahi hemendik onik atera

baizik eta bizirik sentitzea bera

berriz min hau

berriz min hau

berriz min hau

luze dirau

berriz min hau

berriz min hau

berriz min hau

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berri Txarrak. (2007). «Zertarako amestu» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  2. Lasa Etura, Iñaki. (2019-07-15). «Ahaztuko ez den gaua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  3. «18/98+... auzolanean (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  4. Min Hau - Berri Txarrak @ Ibarrako Gaztetxea - 2006/12/25. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  5. https://web.archive.org/web/20150204223157/http://www.forokoop.coop/er_008_10/ponentes.html
  6. «18/98: entrevista a Mariano Ferrer» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  7. 18/98 auzia baloratzeko prentsaurrekoaren bideoa. 2007ko abenduaren 20an Mariano Ferrer kazetaria Bilbon, 18/98+ Plataformaren izenean
  8. Dokumentuak 12 - 18/98 prozesuaren eta epaiaren analisia Manu Robles Ajangiz Institutua.
  9. Katamalo. (2008). «Erantzi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  10. MIN HAU- katamalo. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  11. Gutierrez Lorenzo, Uxue. (2023-11-19). «Zaldibar, ilunetik argira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  12. «Denak ez du balio. Singles 1997-2007» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  13. «DENAK EZ DU BALIO (singles 1997-2007)» www.berritxarrak.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  14. Urkizu, Gorka. (2014). Berriz min hau -Gorka Urbizu-. Euskal Karaokea - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  15. (Gaztelaniaz) «MIN HAU: Acordes y Letra para Guitarra, Ukulele, Bajo y Piano (Katamalo)» LaCuerda.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]