Katamalo
Itxura
Katamalo | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Larrabetzu (Bizkaia) |
Musika mota | folk, pop |
Urteak | 2007 - 2011 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor, Gaztelupeko Hotsak, Plateruena |
Taldekideak | |
Alex Arregi Gotzon Barandiaran Aintzina Lekue Gorka Mugarza Jon Piris Gorka Urbizu Nerea Urbizu Itsaso Etxebeste |
Katamalo 2007an Bizkaiko Larrabetzu herrian sortutako folk eta pop taldea da. 2011n bukatu zen proiektua bi diska atera zituelarik.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotzon Barandiaranek idatzitako poemak izan ziren Katamalo ikuskizunaren abiaburua. Poema horiek kantu bihurtu zituzten BBK Bihotz Bakartien Klubeko musikariek eta Gorka eta Nerea Urbizu neba-arrebek. Eta Katamalo izeneko ikuskizuna estreinatu zuten 2007ko otsail akaberan. Izen bereko liburua eta diskoa atera zituzten geroago, 2007ko azaroan. Urtebete geroago, abenturaren lekukotasuna ematen duen Erantzi diskoa argitaratu zuten, eta 2011n azken kontzertuak eman zituzten[1].
2014an Durangoko Plateruenan grabaturiko kontzertua argitaratu zuten.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bihotz bakartien kluba (2007, Gor)
- Erantzi (2008, Gaztelupeko Hotsak)
- Plateruenean zuzenean (2014, Plateruena)
Abesti nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gurarika (2007)