18/98+ auzia
18/98+ auzia, edo makrosumarioa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Euskal Herriko hainbat erakunde eta hedabideren aurka bideratutako eginbide judizialen sorta da. Agian Dena da ETAren auzi aipagarriena da eta epaitutako gehienek zigor gogorrak jaso zituzten. Beste batzuk (Euskaldunon Egunkaria, AEK eta Egin eta adibidez), absolbituak izan ziren urte luzeak kartzelan pasatu eta gero.
Hartara, 18/98+ auzia izenaz ezagutzen dugunak sumario hauek biltzen ditu:
- 18/98 sumarioa. Pieza nagusia: enpresak eta Egin eta Egin Irratia hedabideak.
- 18/98 sumarioa. AEKri buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Xakiri buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Pepe Reiri buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Ekini buruzko pieza banandua.
- 18/98 sumarioa. Joxemi Zumalabe Fundazioari buruzko pieza banandua.
- 18/01 eta 15/01 sumarioak. Jarrai-Haika eta Segi.
- 33/01 sumarioa. Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna.
- 35/02 sumarioa. Batasuna.
- 44/04 sumarioa. Euskaldunon Egunkaria
- 6/03 sumarioa. Udalbiltza
Sumario hauek guztiak, eta beste hainbat ekinbide judizial ere, makrosumario baten modura irudikatzen du beraz 18/98+ auziak, arrazoi hauengatik: Arrazoibidea bera da sumario guztietan, leporatutako delituen ustezko egileen tipologia bera da, epaile eta epaitegia berberak dira sumario guztietan, proba berberak dira sumario guztietan.
Izan ere, hasiera batean Baltasar Garzon epaile instruktoreak aurrera zeramatzan instrukzio guztiak 18/98 sumarioan sartu zituen, baina jarduketen aurka aurkeztutako helegiteetan Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako 4. sekzioak Garzonen arrazoibide nagusia gaitzesten zituela ikusirik, auziak banatzea erabaki zuen helegiteak zigor sala horretatik pasa ez zitezen.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 18/98 auzia baloratzeko prentsaurrekoaren bideoa. 2007ko abenduaren 20an Mariano Ferrer kazetaria Bilbon, 18/98+ Plataformaren izenean
- Espainiako Entzutegi Nazionalaren 18/98 auziko sententzia (pdf)
- 18/98, auziari auzi
- Egunkariaren aldeko Elkartea
- 18/98. Injustiziara bidaia Erreportajea Argia astekarian (2007-03-11)
- (Ingelesez) 42 well-known basque country activists arrested - Sons of Malcolm.
- (Gaztelaniaz) 18/98: entrevista a Mariano Ferrer. Pedradas bloga.
- (Gaztelaniaz) Espainiako Entzutegi Nazionalaren 18/98 auziko sententzia (pdf)
- (Gaztelaniaz) Conclusiones de Euskal Herria Watch
- (Gaztelaniaz) Libertad de expresión y opinión y derecho de asociación en Euskal Herria. Behatokia
- (Gaztelaniaz) Mil y una coces contra la disidencia
- (Gaztelaniaz) Mil y dos coces contra la disidencia
![]() |
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |