Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa
Itxura
| Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa | ||
|---|---|---|
| Administrazioa | ||
| ISO 3166-2 | PH-14 | |
| Hiriburua | Cotabato City | |
| Zatiketa | ikusi
| |
| Deuseztapen data | 2019 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 7°13′N 124°15′E / 7.22°N 124.25°E | |
| Azalera | 12.535,79 km² | |
| Demografia | ||
| armm.gov.ph | ||
Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa[1] (ingelesez: Autonomous Region in Muslim Mindanao edo ARMM; tagaloz: Rehiyong Autonomo sa Muslim na Mindanao) Filipinetako eskualdea da, Mindanao uhartean dagoena. Gehiengo musulmana duten probintziek osatzen dute: Basilan (Isabela Hiria izan ezik), Lanao del Sur, Maguindanao, Sulu eta Tawi-Tawi. Bere burua gobernatzen duen Filipinetako eskualde bakarra da, hiriburua Cotabato Hiria izanik.
2008ra arte Shariff Kabunsuan probintzia ere barnean zuen baina herrialdeko Gorte Gorenak probintzia desegin zuen.[2] 2012an, Benigno Aquino III.a presidenteak eskualdean bakea izateko eskualderako "Bangsamoro" izena onartuko zutela esan zuen.[3]
Probintziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Armarria | Probintzia | Hiriburua | Biztanleria (2010)[4] | Azalera (km²) | Bizt. dents. (per km²) |
|---|---|---|---|---|---|
| Basilana | Isabela Hiria | ||||
| Lanao del Sur | Marawi | ||||
| Maguindanao | Buluan | ||||
| Sulu | Jolo | ||||
| Tawi-Tawi | Bongao |
Oharra:
- a Isabela Hiria izan ezik. Hiriak eskualdetik at izatea erabaki zuen eta egun Zamboangako penintsula eskualdearen barnean dago
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-05-18).
- ↑ Llanto, Jesus F.. (2008-7-17). Supreme Court voids creation of Shariff Kabunsuan. ABS-CBN News.
- ↑ Pedrasa, Ira. (2012-7-10). Govt reaches deal with MILF to end rebellion. ABS-CBN News (kontsulta data: 2013-05-18).
- ↑ 2010eko errolda
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Filipinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |