Minija
Itxura
Minija (alemanez: Minge) mendebaldeko Lituaniako ibaia da. 201,8 kilometrotako luzera du.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hidrografikoki Sydeklis aintzira txikian jaio zen, Samogitian, Telšiaitik 14 kilometrotara. Bere ibilguaren goialdean, laku batzuetatik igarotzen da, eta Mava eta Kliurkė deitzen diote. Ondoren, hegoaldera aldatu eta itsasertzeko lautadatik doa. Minija ibaia Niemen ibaiaren deltako adarretako batean isurtzen da. Ibaia Wilhelm kanalaren bidez Baltikoarekin lotzen da. Ibai ertzean, Gargždai eta Priekulė hiriak daude.
Minijaren ibaiadar handienak hauek dira:
- Pala, Alantas, Žvelsa, Agluona, Veiviržas, Tenenys (ezkerraldetik);
- Sausdravas, Babrungas, Mišupė, Salantas (eskuinaldetik).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Statistical Yearbook of Lithuania 2014. , 12 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Lituaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |