Minta Bosley Allen Trotman
Minta Bosley Allen Trotman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1875eko otsailaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
Heriotza | 1949ko maiatzaren 3a (74 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Fisk unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragista |
Minta Bosley Allen Trotman (1875eko otsailaren 13a – 1949ko maiatzaren 3a) [1]afroamerikar sufragista eta komunitateko liderra[2] izan zen, eta rol nabarmena izan zuen "afroamerikarren gizarte-ongizatea eta herritarren parte-hartzea sustatzen", Brooklyn-en egindako lanaren bidez.[2] Bere alaba, Catherine Allen Latimer, lehen liburuzain afroamerikarra izan zen New York-eko Liburutegi Publikoan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minta Bosley Nashville-n jaio zen, Tennessee-n, 1875eko otsailaren 13an, John Beal Bosley (enpresaria) eta Catherine Harding Bosley-ren alaba bakarra.[2] 1889tik 1893ra, Fisk Unibertsitatera[2] joan zen, eta, geroago, New York-eko Gizarte Langintzako Eskolara.[3]
1895ean, Henry W. Allen trenbideetako posta agentearekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Catherine (1896), Marian (1899) eta Henry (1903).[2] 1903. urte amaiera aldera, Henry Allen tren istripu batean hil zen,[2] eta Minta alargunak denbora eman zuen Europan bere seme-alabekin, 1908an Brooklyn-era (New York) bizitzera joan aurretik.[2] Frantzian eta Alemanian igarotako denborak lagundu zuen haurren hezkuntza goiztiarrean –eta modu bikain askotan–, eta Catherine Allen-ek frantsesa zein alemana hitz egiten zuela adierazi zuten.[4]
1911n, Minta, William Frederick Trotman-ekin ezkondu zen, W. E. B. Du Bois ordezkatzen zuen higiezinen agente nabarmena.[5] Minta bera buru-belarri murgildu zen komunitatean, Koloreko Emakumeen Elkarte Nazionalean (NACW), Emakume Gazteen Elkarte Kristauan eta Brooklyn-go Hiri Ligan sartuta.[5] Bi hamarkadatan, hitzaldiak eman, finantziazioa lortu, gidatu eta kanpaina egin zuen, hainbat kausa politiko eta sozialen alde.[5] 1912an NACWren bilera nazionalean parte hartu zuen Addie Waites Hunton lagun eta kide sufragistarekin harreman estua eta aktiboa izan zuen.[5] Minta Liga Urbanoko "Big Sister Club"-eko (Ahizpa nagusien Kluba) kide fundatzailea zen, eta hasierako presidenteak neskatoetan jartzen zuen arreta.[5] Horretarako, herrialde osoan zehar zabal bidaiatu zuen, erakundearen izenean hitzaldiak emanez.[2] 1917an emakumeek botoa irabazi zutenean, emakumeek bizitza zibikoan parte-hartze handiagoa izatearen alde lanean jarraitu zuen, Brooklyn-go Emakumearen Liga Zibikoren presidente gisa.[5]
1927an, Bake eta Kanpo Harremanetarako [6]Emakumeen Nazioarteko Zirkuluaren batzorde exekutiboan lan egin zuen, eta, hein handi batean, New York-en egindako laugarren Biltzar Panafrikarraren antolaketaren arduraduna izan zen. Hunton eta Nina DuBois barne hartu zituen batzordeak.
Bere lan komunitarioa eta aktibistaz gain, Minta-k irmoki babestu zuen kultura eta ondare afroamerikarraren babesa eta sustapena.[2] Berak aktiboki parte hartu zuen Frederick Douglass-en etxearen zaintzan, eta Afrikako arte herrikoiaren bildumagilea izan zen.[2]
Minta Bosley Allen Trotman 1949ko maiatzaren 3an hil zen bihotzekoak jota.[7] Senarra eta bi seme-alaba (Marian eta Henry) bizirik atera ziren. Catherine Allen Latimer aurreko urtean hil zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Henry W. Allen and family» Tennessee Virtual Archive.
- ↑ a b c d e f g h i j k «Minta Bosley Allen Trotman | Alexander Street Documents» documents.alexanderstreet.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Minta Bosley Trotman» The New York Times 4 May 1949.
- ↑ «Catherine Latimer: The New York Public Library's First Black Librarian» The New York Public Library.
- ↑ a b c d e f Fernandez, Nancy Page. (2008). «Biographical Sketch of Minta Bosley Allen Trotman, 1875–1949 | Alexander Street, a ProQuest Company» Alexander Street.
- ↑ (Frantsesez) Ramdani, Fatma. (2015-03-26). «Afro-American Women Activists as True Negotiators in the International Arena (1893-1945)» European Journal of American Studies 10 (10–1) doi: . ISSN 1991-9336..
- ↑ «Biographical Sketch of Minta Bosley Allen Trotman | Alexander Street, part of Clarivate» search.alexanderstreet.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).