Mintz ponpa
Mintz ponpa edo diafragma ponpa mugimendu positibozko ponpa mota bat da (orokorrean alternatiboa), non presio batuketa, horma elastiko batzuen bultzadarengatik egiten den (mintzak edo diafragmak), kameraren bolumena aldatzen dutena, alternatiboki igo eta jeitsiz. Erretentzio balbula batzuek (orokorrean elastomerozko bolak), fluidoaren mugimendua, presio gutxieneko tokitik presio gehieneko tokira izatea kontrolatzen dute.
Ponpa hauen akzioa, honako hau izan daiteke:
- Elektrikoa, motor elektriko baten bidez, kasu honetan, elektroponpa esaten zaio. Hala ere, badaude mintz ponpak ez diren beste elektroponpa batzuk ere.
- Pneumatikoa, aire konprimitu bidez, kasu honetan, ponpa pneumatikoa esaten zaio. Ponpa pneumatiko gehienak mintz ponpak dira.
Diafragma edo mintz bikoitzeko ponpa pneumatiko eta elektrikoak badaude, hauek, aurrekoen printzipio beraren bidez funtzionatzen dutelarik, baina bi kamera dituzte, bakoitza diafragma batekin, mintz batek bere kamerako bolumena jaisten duenean, besteak, bere kamerakoa igotzen duelarik, eta alderantziz.
Erabilpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badituzte zenbait abantaila beste ponpa mota batzuekiko, ez baitute ixte mekanikorik ezta paketatzerik ere, ponpaketa ekipoak haustearen arrazoi nagusia baitira baldintza serioetan. Ponpa hauek, autoelikatzaileak dira, hau da, ez da beharrezkoa xurgaketa zutabea likidoz betetzea funtziona dezaten, honela, gordailuetatik likidoa, xurgatuz ateratzeko erabil daitezkeelarik, xurgaketa hodia, hasieran, airez beteta baldin badago ere.
Bere mantenua, erraza eta azkarra da, eta erraz aldatzekoak diren osagaiekin.
Makinak lan egin behar duen tenperatura mailaren arabera, mintzezko material ezberdinak erabiltzen dira. Materialik erabilienak, neoprenoa, vitona, teflona, poliuretanoa eta beste material sintetiko batzuk dira.
Ponpa hauek korrosioari dioten erresistentzia dela eta, eta funtzionatzeko elikatu behar ez direnez, ekipo hauek oso erabiliak dira industrian, ia edozein likidoren mugimendurako, eta industria mordo batean, azidoak, petroliotik lortutakoak, disolbatzaileak, margoak, bernizak, tintak, araztaile lokatzak, erreaktiboak, fruten kontzentratuak, txokolatea, prozesu plantak, industria kimikoak, janari industriak, optikak, industria galbanikoak, edariak, hondakin urak, meatzaritza, eraikuntza, itsasontziak, industria zeramikoak, kartoi industriak, paper lantegiak edo zirkuitu integratuak.