Mirarizko Soluzio Minerala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mirarizko Soluzio Minerala edo Soluzio Mineral Maisua, askotan ingelesezko Miracle Mineral Solution (MMS) siglekin ezaguna[1], ur destilatuan egindako sodio kloritozko () %28ko disoluzio bat da, azidoarekin nahastuta (azido zitrikoa edo urdaileko azido klorhidrikoa, adibidez) kloro dioxidoa sortzen duena. Kloro dioxidoa etxetan eta industrian erabiltzen den garbitzaile bat da, eta industrian zuritzaile gisa ere erabiltzen da[2]. Lixiba industrialaren oso antzekoa da, sodio hipokloritoa duena, eta azken hau bezala, toxikoa da. Giltzurrunetako akats orokorra sor dezake irentsiz gero[3], eta gramo bakar batek goragalea, deshidratazioa eta hemolisia eragin dezake[4]. Izena Jim Humblek jarri zion, 2006an argitaratu zuen The Miracle Mineral Solution of the 21st Century liburuan[5].

Bere defendatzaileen arabera sendagai gisa erabil daiteke gaixotasun askotan, tartean hotzeria, aknea, diabetesa, autismo, malaria, hepatitisaren birusa, H1N1 eta GIB birusen aurrean, minbizia[6] eta COVID-19an[7][8]. Ez da egin saiakera klinikorik baieztapen horiek probatzeko, eta guztiak Humblen liburutik edo anekdotikoak diren mezuetatik datoz. Saltzaileek SMMa saldu ahal izateko uraren potabilizatzaile bat dela esaten dute, botiken erregulazioari ihes egiteko[9]. Gurutze Gorriak salatu du saltzaileek euren izena faltsuki erabiltzen dutela malariaren aurka erabili zela defendatzeko[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «EE.UU. pide a la población que no beba cloro creyendo que previene el autismo y el cáncer» RT en Español Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  2. (Ingelesez) Commissioner, Office of the. (2019-12-20). «Peligro: No beba la solución mineral milagrosa o productos similares» FDA Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  3. Lin, Ja-Liang; Lim, Paik-Seong. (1993-01-01). «Acute Sodium Chlorite Poisoning Associated with Renal Failure» Renal Failure 15 (5): 645–648. doi:10.3109/08860229309069417. ISSN 0886-022X. Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  4. «FDA warns consumers about the dangerous and potentially life threating side effects of Miracle Mineral Solution | FDA» web.archive.org 2019-08-14 Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  5. «Bookstore - Jim Humble | MMS | Master Mineral Solution | Miracle Mineral Solution | JIMHUMBLE.CO» jimhumble.co Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  6. (Gaztelaniaz) Cooperativa.cl. «Alertan sobre los peligros de la "Solución Mineral Milagrosa"» Cooperativa.cl Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  7. (Gaztelaniaz) Rtve.es, Laboratorio. «juez-calatayud-matt-damon-aguantar-respiracion-coronavirus-2020-03-27» juez-calatayud-matt-damon-aguantar-respiracion-coronavirus-2020-03-27 Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  8. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Pau. (2020-05-02). «José Ramon Alonso, neurobiólogo: "El MMS es tóxico y nocivo aunque quienes lo difundan digan que lo cura todo"» El Diario Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  9. (Ingelesez) Jensen, Erik. (2010-01-08). «Deadly chemical being sold as miracle cure» The Sydney Morning Herald Noiz kontsultatua: 2020-09-08.
  10. «IFRC strongly dissociates from the claim of a ‘miracle’ solution to defeat malaria - IFRC» www.ifrc.org Noiz kontsultatua: 2020-09-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]