Azido zitriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido zitriko
Zitronensäure - Citric acid.svg
Formula kimikoa C₆H₈O₇
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, karbono eta hidrogeno
Base konjokatua citrate(1−) anion (en) Itzuli
Aurkitzailea Carl Wilhelm Scheele
Aurkitze data 1784
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,665 g/cm³
Azidotasuna (pKa) 3,14
Fusio-puntua 153 °C
154 °C
Deskonposizio-puntua 175 °C
Masa molekularra 192,027 u
Erabilera
Elkarrekintza ACO2 (en) Itzuli, CS (en) Itzuli, Polycystin 2 like 1, transient receptor potential cation channel (en) Itzuli eta Transient receptor potential cation channel, subfamily V, member 4 (en) Itzuli
Rola Calcium Chelating Agents (en) Itzuli eta Antikoagulatzaile
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
2
0
Identifikatzaileak
InChlKey KRKNYBCHXYNGOX-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 77-92-9
ChemSpider 305
PubChem 311
Reaxys 782061
Gmelin 30769
ChEBI 4240
ChEMBL CHEMBL1261
NBE zenbakia 1789
RTECS zenbakia GE7350000
ZVG 35230
DSSTox zenbakia GE7350000
EC zenbakia 201-069-1
ECHA 100.000.973
CosIng 32858
MeSH D019343
RxNorm 221946
Human Metabolome Database HMDB0000094
KNApSAcK C00007619
UNII XF417D3PSL
NDF-RT N0000148092
KEGG D00037 eta C00158
PDB Ligand CIT

Azido zitrikoa (elikagai kodea E-330) azido organiko ahul bat da. Elikagaietan asko erabiltzen da kontserbatzaile modura. Alkoholik gabeko edari batzuei ere eransten zaio, edariari zapore garratza emateko, adibidez gaseosaren kasuan (aldiz, koladun edarietan azido fosforikoa erabiltzen da).

Biokimikan garrantzi berezia dauka izaki bizidun gehienen metabolismoan egiten den azido zitrikoaren zikloaren (Krebs zikloaren) tarteko metabolito gisa.

Iturri naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu eta barazki askotan agertzen den arren, azido zitriko gehien dutenak fruta zitrikoak dira, adibidez limoietan 0,005 mol/l eta laranjetan 0,30 mol/l [1] azido zitriko aurki daiteke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido zitrikoaren kristalak (argi polarizatuarekin ikusia)

Giro-tenperaturan, azido zitrikoa hauts zuri kristalinoa da, bere urtze-puntua 175 °C-ekoa baita. Anhidro forman ekoitz daiteke (urik gabe), ur berotan kristalizatuz. Forman monohidratatuan ere ekoitz daiteke, horretarako ur hotzetan kristalizatu behar da. Azido zitrikoa uretan disolbagarria izateaz gain, alkoholetan (etanol, metanol...) ere disolba daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste da VIII. mendean Abu Musa Jabir Ibn Hayyan alkimista pertsiarrak aurkitu zuela.[2][3][4]Carl Wilhelm Scheelek (1784an) azido zitrikoa isolatzea lortu zuen.[5][6] 1893an hasi ziren azido zitrikoaren produkzio industriala egiten, Italiako zitrikoetan oinarrituta. C. Wehmer (1917an) izan zen Penicillium onddoen kultiboetan azido zitrikoa sintetizatzen zela aurkitu zuena.

XX. mendearen hasieran Aspergillus niger onddoarekin azido zitrikoaren produkzio industriala lortu zitekeela aurkitu zuten, eta gaur egun oraindik, onddo horren bidez sintetizatzen da azido zitrikoa.[7]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an azido zitrikoaren munduko ekoizpena 1.700.000 tonakoa izan zen, eta kopuru horren erdia edarietan erabili zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Penniston KL, Nakada SY, Holmes RP, Assimos DG Quantitative Assessment of Citric Acid in Lemon Juice, Lime Juice, and Commercially-Available Fruit Juice Products Journal of Endourology 22/3 2008 http://www.liebertonline.com/doi/pdfplus/10.1089/end.2007.0304 PDF pmid=18290732 pages 567 doi 10.1089/end.2007.0304+
  2. http://www.islamicspain.tv/Arts-and-Science/The-Culture-of-Al-Andalus/Chemistry.htm
  3. http://muslimmedianetwork.com/mmn/?p=1553
  4. http://journals.iucr.org/a/issues/2008/01/00/sc5012/index.html
  5. http://web1.caryacademy.org/chemistry/rushin/StudentProjects/CompoundWebSites/2001/Citric%20Acid/history.htm
  6. http://books.google.com/books?id=OUXOm8bdG1UC&pg=PA944&dq=how+citric+acid+was+discovered
  7. Citric acid production by a novel Aspergillus niger isolate: II. Optimization of process parameters through statistical experimental designs. Bioresource Technology 98(18) 3470-3477


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]