Miriam Michael Stimson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miriam Michael Stimson
Bizitza
Jaiotza1913ko abenduaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago2002ko ekainaren 17a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaSiena Heights University (en) Itzuli
Institutum Divi Thomae (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenadomingotar

Miriam Michael Stimson (Marian Emma Stimson jaioa, 1913ko abenduaren 24a - 2002ko ekainaren 17a [1] Chicagon) Adrian Dominican Sisters-eko kidea eta kimikaria izan zen. Sorbonan hitz egin zuen bigarren emakumea izan zen eta Siena Heights Unibertsitatean irakatsi zuen.[2] Espektroskopian egindako lanagatik ospetsua da, ADN ulertzeko lagundu zuena.

Familia eta haien arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stimson ingeles eta irlandar jatorriko familia katoliko batean hazi zen, non Mary Holland eta Frank Stimsonen hirugarren alaba izan zen. Haurtzaroan zehar hainbat gaixotasunekin egin zuen topo Stimsonen familiak; anaia zaharrenak polioa zuen, eta ahizpa gazteenak bakterio-infekzio bat izan zuen, eta horrek bihotzari eragin zion. [3] Bikien jaiotzaren konplikazioek odol presio handiarekin utzi zuten ama, eta horrek eragina izan zuen haren memorian. Stimsonek bere anaia txikiak hazten lagundu zuen eta ahizpa gazteari irakurtzen irakatsi zion. Esperientzia horrek hezitzaile gisa zuen nortasuna osatu zuen.

Hezkuntza eta karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stimsonen familia katolikoa zen. Gurasoek bere anai-arrebak eta bera animatu zituzten beren erlijioari buruz ikastera; Stimsoni hasieratik zientzia interesatu zitzaion. Frank eta Mary Stimsonek beren seme-alabak lagundu zituztenn haien ikasketa nahiekin. Stimsonek hamalau urte bete zituenean, bere gurasoek St Josephon College and Academy-ra Michigango Adrian hirian dagoen akademia katoliko batera, bidali zuten. "Zauriak sendatzeko hormonak" landu eta hemorroide krema berria (H prestaketa) sortzen lagundu zuen ADNren oinarriak eta egitura aztertu aurretik.

Graduatu ondoren, St Joseph College-n aritu zen lanean. Adrianen Ahizpa Dominikoekin bat egin zuen, eta Siena Heights ikastetxean amaitu zituen bere ikasketak. Geroago, Adrian hiriko Siena Heights ikastetxean irakatsi zuen eta Institutum Divi Thomaeko graduondoko eskolara joan zen.

Stimsonek Siena Heights Unibertsitatean kimika irakatsi zuen eta aholkulari akademiko gisa aritu zen.

ADNaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bada Jun Tsuji doktoreak egindako liburu bat , El alma del ADN izenburua duena, non Miriam Stimson arrebaren istorioa eta haren ADNari eta helize bikoitzari buruzko ezagutza biltzen dituena, eta ADNaren egitura erraz ulertzeko moduan ilustratu zuena. Baita zelulen eta argibide kimikoen arteko harremana ere azaldu zuen.

Sor Miriamek KBr (potasio bromuroa) diskoko teknika garatu zuen,bertan, laginak KBr- arekin nahastu eta disko txikian konprimitzen zituen. Potasio bromuroa izpi infragorriarekin oztopatuko ez lukeen substantzia zentzuzkoa zen eta, hare eta gehiago, adibidearekin modu eraginkorrean urtzeko prest dago. Ahizpa Miriamen teknika lehenago erabilitako olioaren metodoaren gainetik zegoela frogatu zen; "ez zen interferentziarik egon, dispertsio galerak txikiagoak, espektroen bereizmen handiagoa, laginen kontzentrazioa eta homogeneotasuna hobeto kontrolatzea, lagin txikiak aztertzeko erraztasuna eta aleak gordetzeko aukera gehiago ikasketak egiteko". [4] Mota horretako substantziak konposatuen espektro zehatzagoa lortzeko ahalmena izango luke substantziaren eta haien posizioaren arabera, eta horrek espektroskopia alda dezake denbora batez, eta gainera, ADS helize bikoitzaren Watson - Crick eredua baieztatuko luke. Aurkikuntzak direla eta, Sor Miriamek bere mendeko aurkikuntza onenetariko bat gehitu zuen, eta modu horretan, ADNaren egitura eta minbizia barne azterketak erraztu zituen, ikertzaileei ikuspegi zehatzagoa emanez ADNaren markoa eta funtzionamenduaren inguruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]