Mirutegi
Itxura
Mirutegi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.166 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′35″N 2°20′39″W / 42.809681°N 2.344247°W |
Mendikatea | Entziako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mirutegi Arabako ipar-ekialdean dagoen mendia da, Nafarroako mugatik gertu, Entziako mendilerroan kokatutakoa eta bertako bigarren tontorrik altuena dena, ondoan daukan Ballo mendiaren ondoren. Gailurreko talaiak Arabako Lautadaren ekialdeko ikuspegi onak eskaintzen ditu.
Gailurrak 1.166 metro ditu. Goian, 10 metroko altuera duen altzairuzko gurutze handi bat dago, 1965ean ezarri zutena.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donemiliagako Durrumatik: Ordu bat eta 30 min.
- Opakuako mendatetik: Ordu bat eta 45 min.
- Andoindik: Ordu bi.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mirutegi mendia (erdian, garaiena) Durrumatik.
-
Mirutegiren gailurretik Ballo mendiranzko ikuspegia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |