Durruma (Donemiliaga)
- Artikulu hau Arabako Donemiliaga udalerriko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durruma».
| Durruma | |
|---|---|
Durrumaren ikuspegia. Ezkerrean, hondoan, Aratz mendia. | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Donemiliaga |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°51′54″N 2°18′43″W / 42.865°N 2.312°W |
| Garaiera | 606 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 90 (2022) |
Durruma (ofizialki Durruma Donemiliaga/ San Román de San Millán) Arabako herria da, Donemiliagako udalerrikoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entzia mendilerroaren magalean dago. Hortaz, ohiko abiapuntua da Mirutegi zein Ballo mendietara igotzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durrumatik Ab Asturica Burdigalam galtzada erromatarra igaro zenez, uste da Antoninoren ibilbideko Alba bera izan daitekeela.[1] Durrumako Albeiurmendi aztarnategiak[2] teoria hori indartzen du. Dena den, Alba gertuko Albeiz herria zela ere proposatu izan da.
Albeiurmendi aztarnategi erromatarren termetako egituren aztarnak agertu dira, eta sigillata hispanikoaren zati ugari, hipokaustoan erabiltzen ziren motako adreiluak, tejulak eta abar jaso dira. Inguruko galtzada erromatarrari dagokionez, Via de Hispania in Aquitaniam aipatu behar da, Antoninoren Ibilbidean deskribatzen den Ab Asturica Burdigalam-ek Tullonium-etik zetorrena eta lur horiek zeharkatzean, Albatik igaro eta Aracaelira ( Uharte Arakiletik gertu dagoen mansioa) eramaten zuena.
Erromatar garaiko epigrafe ugari agertu dira. Ana Echevarria Arsuaga historialariak Arabako erromatar epigrafia aztertu eta datatu zuen 1984an eta lau nukleo nagusitan banatu zituen, Kontrastakoa, Iruña-Veleiakoa, Luzkando herri hustukoa (Iruraiz-Gaunan) eta Durrumakoak[3]. Geroago, Paquita Saenz de Urturi eta Andoni Sáenz de Buruagak Durrumako inskripzioak aztertu zituzten 1994an[4].
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren lehen aipamenak, dokumentuetan, IX. mendekoak dira, Sancti Romani. Donemiliagako Goldean ere, (1025), Sancti Romani izenaz aipatzen da.[5]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Durrumako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erromatar aztarnak: Durruman erromatar garaiko bederatzi idazkun aurkitu dira. Horietatik zazpi San Roman parrokian daude eta 2 desagertu dira.[3]
- San Roman eliza
-
Donemiliaga eliza
-
Bataiarri gotikoa
-
Sabaia
-
Atari erromanikoa bere arkiboltekin.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ernesto Ladrón de Guevara (1950-), politikaria.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Roman eliza, errepidetik
-
San Roman eliza, herriaren barnealdetik
-
Garbitokia
-
Frontoia
-
Iturria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
- ↑ (Gaztelaniaz) Filloy, Idoya; Gil, Eliseo; Iriarte, Aitor. (1997). El territorio alavés en el Bajo Imperio. Junta de Castilla y León. Consejería de Educación y Cultura.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Echeverria, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» MUNIBE (Antropologia - Arkeologia) 41: 133-152. ISSN - 3414 0027 - 3414..
- ↑ Sáenz de Urturi Rodríguez, Paquita; Sáenz de Buruaga Blázquez, Andoni. (1994). «La epigrafía romana de San Román de San Millán (Álava)» Veleia (EHU) 11: 49-82..
- ↑ «Durruma Donemiliaga - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Donemiliagako herriak | ||
|---|---|---|
|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

