Misery (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Misery
Datuak
Idazlea Stephen King
Argitaratze-data 1987ko ekainaren 8a
Generoa Beldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburua Misery
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea Viking Press
Herrialdea  AEB
Orrialdeak 320
ISBN 978-0-670-81364-3
OCLC 21651854

Misery Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1987ko ekainaren 8an Viking Press argitaletxeak argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Sheldon viktoriar aroan girotutako amodiozko eleberriak idazten dituen idazle ospetsua da, eleberri horietako pertsonaia nagusia Misery Chastain izeneko emakumea da.

Neguko arrats batez, New York hiritik Los Angeles hirirantz autoz doala elurtutako mendi errepide batean istripua eduki eta autoan kornorterik gabe eta zauriturik geldituko da. Baina norbait agertu eta ataka larri horretatik erreskatatuko du.

Annie Wilkes erizaina eta bere eleberrien zaletu porrokatua denaren etxeko ohatzean esnatuko da, mendian isolaturik dagoen etxe batean. Hasieran dena ongi joango da, halere, laisterrera idazlea emakume bitxi horren zaintza eta laguntzek helburu bakar bat dutela jabetuko da: Misery saileko bere azken eleberrian hilarazi zuen fikziozko pertsonaia nagusia berpiztu eta hari buruzko eleberri gehiago idazten jarrai dezala, eta idazleak, erabat izuturik, emakume ero eta obsesionatu hark bere helburua lortzeko bere eskura dagoen edozer gauza egiteko prest dagoela ohartuko da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]