James Caan

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Caan
James Caan (1976).jpg
Bizitza
JaiotzaBronx1940ko martxoaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2022ko uztailaren 6a (82 urte)
Hobiratze lekuaEden Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sheila Ryan  (1976ko urtarrilaren 12a -  1977ko abenduaren 7a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Itzuli
Hofstra Unibertsitatea
Rhodes Preparatory School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Takayuki Kubota (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, karaktere aktorea, karateka eta film-zuzendaria
Pisua75 kilogramo
Altuera1,76 metro
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0001001 Allocine: 4466 Rottentomatoes: celebrity/james_caan_3 Allmovie: p83766 TCM: 26622 TV.com: people/james-caan
Musicbrainz: 94fd951c-1eb7-45f4-be11-5a9c2134c941 Discogs: 1647619 Edit the value on Wikidata

James Edmund Caan (New York, 1940ko martxoaren 26a - Los Angeles, 2022ko uztailaren 6) estatubatuar aktorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigintzan hasi zen 1950eko hamarkadaren amaieran, konpainia ibiltari batean lehenbizi, eta Broadwayn ondoren. Billy Wilder-en aginduetara egin zuen lehenbiziko filma, Irma la Douce (1963), baina Howard Hawksen eskutik etorri zitzaizkion benetako aukerak, Arriskua...7000 lerroa (1965), eta, batez ere, El Dorado (1967) filmei esker. Francis Ford Coppolak eman zion lehen paper handia: Euria ari du nire bihotzean (1968). Zuzendari berari zor dio bere paperik ezagunena, Aitajauna (1972-74) filmean egin zuena, Santino “Sonny” Corleone odolberoarena. Oscar sarietarako izendatu zuten film horretan egindako lanagatik, bigarren mailako antzezle hoberenaren atalean. Kirolzale amorratua da, eta Norman Jewinsonen Rollerball (1975) eta urte berean Sam Peckimpahren aginduetara egindako Krimenaren aristokratak filmetan erakutsi zuen zaletasun hori. Film intimistak ere egin zituen: The Gambler eta T.R. Baskin, Karel Reisz eta Herbert Rossen aginduetara. Azken horrekin egin zuen Funny Lady ere (1975). Mark Rydell izan zuen beste zuzendari gogokoenetakoa, eta harekin egin zituen Gauerdira arte maitatzeko baimena (1973) eta Harry eta Walter New Yorkera doaz. Mel Brooksen Azken Erokeria eta Claude Lelouchen Beste gizon bat, beste emakume bat eta beste hainbat film egin ondoren, gainbehera hasi zen Caanen karrera 80ko hamarraldian. Salbuespenik ere badu garai horretan: Badator zaldun aske eta basati hori (1978), Alan J. Pakularen aginduetara egindako beranduko western ederra. Zuzendaritza lanetan hasita -Hide in plain sight (1980)-, porrot egin zuen, eta okerrera egin zuten J. Caanen droga eta alkoholzaletasunek. Francis Ford Coppola adiskideak eman zion zinemara itzultzeko aukera 1987an, Harrizko lorategiaken protagonista papera eskainiz. Hortxe hasi zuen “bigarren loraldia”, eta beste lagun zahar batek, Mark Rydellek, Atzo, gaur eta beti (1991) egiteko aukera eman zion. Misery du azken urteetako film ezagunenetakoa. 1998an Philip Marlowe detektibe mitikoarena egin zuen Poodle Springsen, Bob Rafelsonen aginduetara.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1963 Irma la Douce Soldadua
1964 Lady in a Cage Randall Simpson O'Connell
1965 The Glory Guys Anthony Dugan soldadua
Red Line 7000 Mike
1966 El Dorado Alan Bedillion Traherne ('Mississippi')
1967 Games Paul Montgomery
1968 Submarine X-1 Cmdr. Richard Bolton, RNVR
Countdown Lee Stegler
Journey to Shiloh Buck Burnett
1969 The Rain People Jimmy Kilgannon (hiltzailea)
1970 Rabbit, Run Rabbit Angstrom
1971 T.R. Baskin Larry Moore
Brian's Song Brian Piccolo
1972 The Godfather Santino 'Sonny' Corleone
1973 Slither Dick Kanipsia
Cinderella Liberty John Baggs Jr.
1974 The Gambler Axel Freed
The Godfather: Part II Sonny Corleone
Freebie and the Bean Freebie
1975 Funny Lady Billy Rose
Rollerball Jonathan E.
Gone with the West Jud McGraw
The Killer Elite Mike Locken
1976 Harry and Walter Go to New York Harry Dighby
Silent Movie Bera
1977 A Bridge Too Far Eddie Dohun sarjentua
Un autre homme, une autre chance David Williams
1978 Comes a Horseman Frank 'Buck' Athearn
1979 1941 Itsasgizona
Chapter Two George Schneider
1980 Hide in Plain Sight Thomas Hacklin
1981 Thief Frank
Les uns et les autres Jack Glenn/Jason Glenn
1982 Kiss Me Goodbye Jolly Villano
1987 Gardens of Stone SFC. Clell Hazard
Alien Nation Det. Sgt. Matthew Sykes
1990 Dick Tracy Spaldoni
Misery Paul Sheldon
1991 The Dark Backward Doctor Scurvy
For the Boys Eddie Sparks
1992 Honeymoon in Vegas Tommy Korman
1993 The Program Sam Winters
Flesh and Bone Roy Sweeney
1995 A Boy Called Hate Jim
1996 North Star Sean McLennon
Bottle Rocket Mr. Henry
Eraser U.S. Marshal Robert Deguerin
Bulletproof Frank Colton
1998 This Is My Father Kieran Johnson
1999 Mickey Blue Eyes Frank Vitale
2000 The Yards Frank Olchin
Luckytown Charlie Doyles
The Way of the Gun Joe Sarno
2001 Warden of Red Rock John Flinders
Viva Las Nowhere Roy Baker
A Glimpse of Hell Capt. Fred Moosally
In the Shadows Lance Huston
2002 Night at the Golden Eagle Prison Warden
City of Ghosts Marvin
Blood Crime Sheriff Morgan McKenna
2003 Jericho Mansions Leonard Grey
Dogville The Big Man
This Thing of Ours Jimmy 'the con'
Elf Walter Hobbs
2005 Santa's Slay Darren Mason
2008 Wisegal Salvatore Palmeri
Get Smart The President
2009 Mercy Gerry Ryan
Something, Something, Something, Darkside Bera
New York, I Love You Mr. Riccoli
Cloudy with a Chance of Meatballs Tim Lockwood (Flinten aita)
2010 Sweetwater Ned Irish
Middle Men Jerry Haggerty
Henry's crime Max
Minkow Paul Vinsant
2011 Anyone's Son John Hanna
The Last City
Detachment Mr. Charles Seabold
2012 Small Apartments Mr. Allspice
That's My Boy Father McNally
2013 Blood Ties Leon Pierzynski
Cloudy with a Chance of Meatballs 2 Tim Lockwood (ahotsa)
The Tale of the Princess Kaguya The Bamboo Cutter (ahotsa)
2014 The Outsider Karl Schuster
A Fighting Man Brother Albright
Preggoland Walter Huxley
2015 The Throwaways Lt. Col. Christopher Holden
Sicilian Vampire Professor Bernard Isaacs
2016 The Good Neighbor Harold Grainey
The Red Maple Leaf George Lawrence Secord
2017 Undercover Grandpa Grandpa
Holy Lands Harry Rosenmerck
2018 Out of Blue Col. Tom Rockwell
2021 Queen Bees Dan Simpson

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]