Misil balistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Misil balistikoa» orritik birbideratua)
V-2 erreplika

Misil balistikoa misil mota bat da higidura parabolikoa erabiltzen duena bere helburuan kolpatzeko. Arma horiek denboraldi laburretan baino ez dira gidatzen; hegaldiaren zatirik handienean mugimendua berezkoa du. Irismen laburreko misil balistikoak Lurraren atmosferaren barruan egoten dira, eta kontinentearteko misil balistikoak (ICBM), berriz, orbitaren azpiko hegaldi batean jaurtitzen dira.

Arma horiek gurutzaldi-misilen kategoriakoak ez diren beste kategoria batean daude. Misil horiek aerodinamikoki gidatzen dira motordun hegaldietan. Atmosferara mugatuta dauden gurutzaldi-misilek ez bezala, komeni da misil balistikoek atmosferako zatirik trinkoenak saihestea eta atmosferaren gainetik lurrazalera bidaiatzea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misil balistikoen lehen forma XIII. mendekoa da, koheteen historiatik eratorria. XIV. mendean, Ming itsas armada txinatarrak Huolongchushui izeneko misil balistikoen arma erabili zuen ontzi etsaien aurkako itsas borroketan.[1] Misil balistiko aitzindari bat A-4 izan zen, V-2 izenaz ezaguna, Alemania naziak garatua, Wernher von Braunen zuzendaritzapean. V-2 baten lehen jaurtiketa arrakastatsua 1942ko urriaren 3an izan zen, eta 1944ko irailaren 6an hasi zen funtzionatzen, Parisen aurka, Londresen bi egun geroago. 1945eko maiatzean, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, 3.000 V-2 baino gehiago jaurti ziren.

R-7 Semyorka kontinente arteko lehen misil balistikoa izan zen. 2010ean, Estatu Batuetako eta Errusiako gobernuek itun bat sinatu zuten kontinentearteko misil balistikoen inbentarioa zazpi urtez (2017ra) 1.550 unitatera murrizteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Needham, Volume 5, Part 7, 508-510.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]