Missale Romanum Glagolitice

Wikipedia, Entziklopedia askea
Missale Romanum Glagolitice
Jatorria
Argitaratze-data1483
IzenburuaMissale Romanum Glagolitice eta Misal po zakonu rimskoga dvora
Ezaugarriak
Genero artistikoaliturgical book (en) Itzuli
Hizkuntzaelizako eslaviar hizkuntza
Argumentu nagusiaMeza

Missale Romanum Glagolitice (euskaraz: «Meza-liburu erromatar glagolitikoa») edo Misal po zakonu rimskoga dvora (euskaraz: «Erromatar gortearen legearen araberako meza-liburua») 1483ko otsailaren 22an (Gutenbergen Biblia inprimatu eta 28 urte geroago) inprimatutako meza-liburua da. Kroazian inprimatutako lehen liburua da[1], baita alfabeto glagolitikoa erabili zuen Europako lehen meza-liburu inprimatua ere[2].

Alfabeto glagolitikoan idatzita dago antzinako eliza-eslavieraren kroaziar bertsioan eta erritu glagolitikoko katolikoei zuzenduta zegoen (erritu liturgiko hau erromatarraren antzekoa zen baina latinaren ordez antzinako eliza-eslaviera erabiltzen zuen). 27 × 18 zentimetroko formatuko 220 orri ditu. Azken orria ez da gaur arte iraun, baina ziurrenik ez zuen testurik izan[3].

Argitalpen-data, 1483ko otsailaren 22a, gaur arte iraun den azken orrian adierazten da, baina argitaratze-lekua ez dago finkatuta. Hasieran Venezian inprimatu zela suposatu zen, baina gaur egungo ikertzaileek Kroazian inprimatu zela uste dute[4].

1971n berrargitaratu zen. Horretarako, Zagrebeko Liburutegi Nazionalean, Zagrebeko Unibertsitateko liburutegian eta Vatikanoko Liburutegi Apostolikoan gordetako aleak erabili ziren[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Kroazieraz) «Misal po zakonu rimskoga dvora, 1483» Nacionalna i sveučilišna knjižnica u Zagrebu jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  2. (Ingelesez) Hercigonja, Eduard. (1984). «Historical, social and cultural-environmental conditions of the origin and development of croatian glagolitic printing (on the occaison of the 500th anniversary of the editio princeps of the 1483 Missal)» Slovo : časopis Staroslavenskoga instituta u Zagrebu (Zagreb) 34.
  3. a b (Ingelesez) Radan, Vlasta. «Physical description» Missale Romanum Glagolitice Editio Princeps (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  4. (Kroazieraz) «Inkunabulistika» Croatian History (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]