Mitridates II.a Pontokoa
Mitridates II.a Pontokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Pontoko Erresuma |
Heriotza | ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Ariobarzanes Pontokoa |
Ezkontidea(k) | Laodice (en) |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Mitridates II.a Pontokoa Pontoko erregea izan zen K.a. III. mendean, ondo zehaztu gabeko garai batean, ziur asko, K.a. 250 eta K.a. 220 urteen artean.
Pontoko hirugarren erregea izan zen, Ariobarzanes Pontokoaren seme eta oinordekoa. Bere aita hil zenean, oraindik adin txikikoa zen. Tronuratu eta gutxira, erresuma, galaziarrek inbaditu zuten, kanporatuak izan zirenak.
Adin nagusitasunera iritsi zenean, Laodizea edo Laodize II.arekin ezkondu zen, Seleuko II.a Kalinikoren alaba, honengandik, Frigia probintzia jaso zuena ezkon ordain bezala. Bere aitaginarrebarekin Antioko Hieraxen aurka aliatua, ondoren alderdiz aldatu zen, eta Seleukoren aurka egin zuen gudu gogor batean, non Seleukok hogei mila soldadu galdu zituen eta justu-justu bertatik bizirik irten ahal izan zena.
K.a. 222an, Laodize III.a bere alaba eman zion Antioko III.a Handiari emazte bezala. K.a. 220an, gerrara joan zen, Sinop hiri aberatsaren ondorioz, hartzerik ez zuena izan, Pontoren eskuetan, K.a. 183. urtera arte ez baitzen erori.
Bere oinordekoa, bere seme Mitridates III.a Pontokoa izan zen.
Aurrekoa Ariobarzanes Pontokoa |
Pontoko Erregea K.a. 258-K.a. 220 |
Ondorengoa Mitridates III.a Pontokoa |