Galazia

Koordenatuak: 39°16′00″N 32°59′00″E / 39.26667°N 32.98333°E / 39.26667; 32.98333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galaziar» orritik birbideratua)
Galazia
 Turkia
Administrazioa
HiriburuaAncyra (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°16′00″N 32°59′00″E / 39.26667°N 32.98333°E / 39.26667; 32.98333
Map
Demografia

Galazia[1] (antzinako grezieraz: ΓαλατίαGalatía, "Galia") Asia Txikiko eskualde bat izan zen, egungo Turkian zegoena. K.a. III. mendearen hasieran Traziatik iritsitako zenbait tribu zelta (galiarrekin antza handia zuten galatak) bertan lekukotu ziren, K.a. 279. urtean Ekialdeko Europako kokatze zelta gertatu ondoren. Eskualdeak galiarren izena hartu zuen eta bertokoek galaziar izena (erromatar idazleek Galli deitzen zieten). Bere hizkuntza zuten, galaziera hain zuzen ere.

Bere hiri nagusienak Bluzium, Drinametos, Minizus, Lagania eta Anzira izan ziren.

Brogitarus erregearen tetradrachma. (circa K.o. 65-50 ). Aurkian: Zeusen burua, haritz hostozko koroarekin. Ifrentzua: arranoa tximistaren gainean estandarte militarra azpian hitz hauekin: “ΒΑΣΙΛΕΩΣ ΒΡΟΓΙΤΑΡΟΥ ΦΙΛΟΡΩΜΑΙΟΥ” (Brogitarus erregea, Erromaren lagun).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre