Modesto Maiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Modesto Maiz
Bizitza
JaiotzaMutriku, 1925
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMutriku, 1997 (71/72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Modesto Maiz Uriguen “Okelar”, (Mutriku, Gipuzkoa, 1925 - ib., 1997) herri-bertsolaria izan zen, Roman Maizen anaia.

Mutrikuko Laranga bailarako Pikuaga baserrian jaio zen. Bost urte zituela familiarekin batera Ibiri auzoko Okelar baserrira joan ziren bizitzera, eta hortik datorkio goitizena. Plazako lehenbiziko bertsoak Mendexan bota zituen Modestok, Jon Azpillagarekin. Baina herrian, koplari gisa nabarmendu da batez ere. Uztapide bertsolariak esana da “Hortxe zeudek Mutrikuko Ibiri bailaran Okelar anaiak; ikaragarrizko bertsolariak dituk eta inork ez dizkik ezagutuko eta hala joango dituk haiek mundutik" [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Okelar: Ahotik paperera, 17-18. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mutrikuko Bertso Eskola: Okelar. Mutriku, 1993.
  • Okelar anaiak (Roman eta Modesto): Okelar: Ahotik paperera. 25 urte.