Roman Maiz
Itxura
Roman Maiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mutriku, 1928ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2015eko otsailaren 6a (86 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Roman Maiz Uriguen “Okelar” (Mutriku, Gipuzkoa, 1928ko azaroaren 5a - ib., 2015eko otsailaren 6a) herri-bertsolari ezaguna izan zen, Modesto Maizen anaia.
Izen bereko baserrian bizi izan zen. Bertsolari bezala bere saio gehienak sagardotegi eta elkarteetan izan zituen, askotan Jon Azpillagarekin baina baita ere Patxi Etxeberria, Jon Mugartegi, Nikolas Zendoia e.a. Felix Ibargutxiren hitzetan “bertsolaritza zaharreko azken maisu handietako bat da Okelar.”[1]
2012an bere bertsogintzari buruzko liburua argitaratu da. Lan horren sarreran horrela dio Pello Esnalek: "Izan ere bertsolari maitagarria bada, horixe da Roman Maiz, Okelar bertsolaria. Eta norbaiten bertsoek plazaratzea merezi badute Okelarren bertsoek merezi dute".[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Artikulua: Felix Ibargutxiren komentarioa DVn.
- ↑ Roman Maiz, Okelar bertsolaria
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mutrikuko Bertso Eskola: Okelar. Mutriku, 1993.
- Okelar anaiak (Roman eta Modesto): Okelar: Ahotik paperera. 25 urte.
- Roman Maiz, Okelar bertsolaria Pello Esnalek eta Joxemari Iriondok paratutako edizioa. Auspoa bilduma 322, 2012.ISBN: 978-84-7907-687-0
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015-02-06 Hitza: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza