Modus Operandi (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Modus Operandi
Datuak
JatorriaGasteiz, Araba
Musika motaska, rock
Urteak2017-
Taldekideak
Iñaki Ortiz de Villalba
Andoni Garcia Matxain
Josu Erviti
Ruben Anton
Julen Barandiaran
Gonzalo Fernandez de Larrinoa
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 4d5dd673-02c6-4157-9efd-620c5c3ff04b Songkick: 594043 Discogs: 45509 Edit the value on Wikidata

Modus Operandi, 2017 urtean Gasteizen sortutako ska musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

24 urteko ibilbidearen ondoren Betagarri talde mitikoa desegin zen eta bertako abeslaria zen Iñaki Ortiz de Villalbak talde berria eratzea pentsatu zuen. Horrela bildu zituen inguruan Lauroba taldeko Andoni Garcia Matxain eta Vendetta taldeko Enrikko Rubiños eta Ruben Anton. Talde bi hauek ere desegin berriak ziren. Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa gehitu zitzaien 2018an eta taldearen izena daraman diskoa plazaratu zuten[1].

2019a kontzertuak ematen pasa ostean, 2020an Covid-19ak bete betean jo zuen eta geldialdia izan zuen taldeak. Musikari aldaketa ere eman zen eta Iseo, Txarrena edo eta Tximeleta taldean aritutako Josu Erviti bateria, Sen taldean aritutako Joseba San Sebastian baxu jolea eta Luz de Putas taldean aritutako Diego Martinez tronboi jolea sartu ziren. Osaketa berri honekin, Dantza gaitezen hil arte izenburua daramaran bigarren diska kaleratu zuen taldeak 2020ko abenduan[2].

2023ko urte bukaeran, taldea utzi zuen Andoni Garcia gitarra joleak eta Kerobia taldean aritutako Ruben Matillak hartu zuen lekukoa. Osaketa berri honekin kaleratuko du taldeak Atzo / Gaur izenburua duen hirugarren diskoa abendu bukaeran[3]. Disko bikoitza dugu hau. Batetik "Atzo" diskoa dago, non azken 20 urteko musikari omenaldi bat egin nahi zaion, abeslari ezberdinen laguntzareki abestutako 5 talderen abesti esanguratsuen bertsio banarekin. Hauen artean dadue: Aiora Renteriarekin batera abestutako Latzen taldearen Laztana, Afrika Bibang-ekin abestutako Barricada taldearen Mañana será igual, Dánaerekin abestutako Berri Txarrak taldearen Oreka, Duplarekin abestutako La Polla Records taldearen Ellos dicen mierda eta Janus Lesterrekin abestutako Ken Zazpi taldearen Itsasoa gara. Bestetik, "Gaur" diskoa dago; taldeak, etorkizunean jorratuko duen soinua agertzen duten 5 abestiz osatua.[4]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enriko Rubiños - bateria (2017-2019)
  • Julen Banrandiaran "Txiki" - baxua (2017-2019)
  • Gonzalo Fernandez de Larriona - tronboia (2017-2018)
  • Andoni Garcia Matxain - gitarra (2017-2023)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zeruarekin amestu dugu (2022)[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Modus Operandi taldeak bere lehenengo diskoa kaleratu du – Kultur Sharea. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  2. «Modus Operandik 'Dantza gaitezen hil arte' disko berria kaleratu du - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-11-28). «'Atzo / Gaur'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-11-23). «Modus Operandik iragana eta oraina uztartu ditu «Atzo/Gaur» disko berrian» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  5. a b c d «Modus Operandi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]