Mohikano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaMohikano

Motaetnia

Mohikano[1] etnia algonkin hizkuntza duten tribuetako bat da. Connecticut estatuko ekialdean (New England) bizi izan zirenak. XVII. mendearen erdialdera arte batasun politikoa izan zuten beste algonkin tribu baten gidaritzapean (Pequot tribua hain zuzen). Geroago barne gatazken ondoren mohegan edo mohikanoak pequotak garaitu zituzten eta independentzia lortu zuten. Beren nagusiak ingelesekin hitzarmenen bidez tribuaren posizioa indartu zuen eta Filipe erregeak XVII. mendearen amaieran kolonoen aurkako gerra amaitu ostean garrantzizko indiar leinu bakarra zen Ingalaterra Berriko hegoaldean. Beren ekonomia artoaren landaketetan, arrantzan eta ehizan oinarritzen zen.

Kolono europarren presioa mohikanoak baztertzen joan zen, eta beren populazioa jaisten. Gaur egun oraindik badira Conecticuteko Norwich eskualdean batzuk, nahiz beren jatorria ez den garbia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.