Mol oporretarako leku ezaguna da, basoz inguratutako hainbat aintzira dituena. Bi laku turistiko nagusi daude:
Zilvermeer, 1959an Probintzia Parkea bezala zabaldu zena, eta hondar txurizko hondartza izateaz gain, aire libreko eta ur azpiko jarduerak egiteko aukerak ematen dituena.
Zilverstrand: jatorrian, hondar txurizko hondartza zuen aintzira baino ez zen baina beranduago karabanentzako geraleku bat, eta 90. hamarkadan, igerileku estali bat eraiki zuten.