Edukira joan

Molotx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Molotx
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaמלך
Sexuagizonezkoa

Molotx edo Molok (masoretiar testuetan: מֹלֶךְ, mōlek; antzinako grezieraz: Μολώχ) kanaandar-feniziar jainko baten edo erritu baten izena da, Testamendu Zaharraren arabera. Biblian zenbait pasartetan agertzen da, baina batez ere Lebitarrenean, abina baita Erregeen 1. liburua eta Erregeen 2. libura, eta Jeremiasen liburuan. Feniziarren eta kartagotarren balizko jainkoa, suaren sinboloa. Israelen ere gurtu izan zuten Molotx jainkoa. Bibliaren grezierazko itzulpena den Septuagintan, hebreerazko aipamenak, batzuetan "bere errege" itzultzen du, eta beste batzuetan Molotx.[1]

Denboraren hasieran izandako hondamen baten ondorioz, bere burua iluntasun bilakatu zen. Gizakia hondamen horren inkarnazioa zenez, Molotxi sakrifizioak egiten zizkioten, batez ere haurrak.[2]

Urtetan, Molotx izenak jainko kanaandar baten izena zela ulertu izan da.[3]Baina, 1935az geroztik, adituek uste izan dute Molotx sakrifizioaz ari dela, MLK (hebreeraz ez dira bokalak idazten) hebreerazko hitza hizkuntza punikoan «sakrifizioa» esan nahi duen terminoaren berdina baita bere ortografian. Bigarren jarrera horrek gero eta onartuago dago, baina eztabaidagarria izaten jarraitzen du.[4][5] Defendatzaileen artean, sakrifizioak Yahveri edo beste jainkozko bati eskaintzen zitzaizkion eta israeldarren ohitura erlijiosoa edo feniziar inportazioa ote ziren eztabaidatzen jarraitzen da.[6] Alta, ikerlari batzuek jainko bat zela argudiatzen dute.[7][3] Beste batzuetan hainbat jainkoren titulua litzateke, "errege" edo "agintari" esan nahi duena.[8][9] Azkenik, gutxi batzuentzat, mundu punikoa ikertzen dutenak, errito bat litzateke.[6][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Hughes, D.D.. (1991). Human Sacrifice in Ancient Greece. Londres, 115 or..
  3. 1 2 Day, John (2000). Yahweh and the Gods and Goddesses of Canaan. Sheffield Academic Press. ISBN 1850759863.
  4. 1 2 Stavrakopoulou, Francesca (2013). "The Jerusalem Tophet Ideological Dispute and Religious Transformation". Studi Epigrafici e Linguistici. 30: 137–158.
  5. (Gaztelaniaz) Vázquez Hoys, Ana María. (2005). Historia de las Religiones Antigua. Tomo I: Próximo Oriente. San y torres ISBN 9788496094598..
  6. 1 2 Xella, P. (2013). ""Tophet": an Overall Interpretation". In Xella, P. (ed.). The Tophet in the Ancient Mediterranean. Essedue. 259–281 or.
  7. Heider, G. C. (1999). "Moloch". In Toorn, Karel van der; Becking, Bob; Horst, Pieter W. van der (eds.). Dictionary of Deities and Demons in the Bible (2 ed.). Brill. 581–585. doi:10.1163/2589-7802_DDDO_DDDO_Molech.
  8. Schmidt, Brian B. (2021). "Molech, Moloch: I Hebrew Bible/Old Testament". In Furrey, Constance M.; et al. (eds.). Encyclopedia of the Bible and its Reception. Vol. 19: Midrash and Aggada – Mourning. de Gruyter. doi:10.1515/ebr.molechmoloch. ISBN 9783110313369. S2CID 245085818.
  9. Dewrell, Heath D. (2017). «Child sacrifice in ancient Israel.» Eisenbrauns. ISBN 978-1575064949.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.