Mondeju
Mondejua odolkiaren antzeko hestebete bat da. Jatorria Goierrin dago, Zaldibian zehazki. Urtero, 1994tik, Idiazabalgo gazta eta mondeju lehiaketa egiten da Goierri ekialdeko herri horretan. “Ardiki eguna” izenez ezagutzen da ospakizun hau.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mondeju zuria egiteko honako osagai hauek behar dira: Ardi-gantza, arrautzak, porruak, pipermina, tipula eta gatza, besteak beste
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi mondeju mota daude: bata, zuria, arrautzaz eginikoa; bestea, beltza, ardi odolez eginikoa.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mondeju zuriaren prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasteko, porruak garbitu eta porruaren zati zuria txiki-txiki egin behar da. Ondoren, tipula moztu edo xehatu eta ardi-gantza gehitu behar zaio. Porrua, tipula eta ardi-gantza moztu ostean, guztia erregosi gatz pixka bat botata.
Hau guztia, hozten denean arrautzekin nahastu behar da eta, nahi izanez gero, pipermina erantsi daiteke.
Azkenik, aurreko osagaiekin ardi hesteak beteko ditugu. Horretarako, inbutu bat erabili daiteke; eta mondejuaren punta soka batez lotuko da.
Jan baino lehen, uretan sartu, honek ez du irakin behar, bestela lehertu egin daitezke. Mondejua, uretan egosten ari denean, labana batekin zulo txiki bat egitea komeni da.
Mondeju beltzaren prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrautza eta barazkirik gabe egiten da: aurrena, ardiaren odola gatzitu eta gero, ardiaren hestean bertan sartzen da. Ondoren, zuriaren prozedura berbera jarraitu behar da. Etxarri Aranatzen, mota horretako odolkiari "tripekia" deitzen zaio.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako baserri askotan, negu garaian, ardia hiltzen zuten txerriaren antzera. Ardia guztiz aprobetxatzeko edo, alde batetik haragia, erraiak, hesteak… banatzen ziren; bestetik, ardi larrua.
Ardiaren hesteak aprobetxatuz eta baratzetan landutako porru eta tipulak erabiliz, mondejuak egiten zituzten.