Moneten lorategia Vétheuilen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moneten lorategia Vétheuilen
Le Jardin de Monet à Vétheuil'
Jatorria
Sortzailea(k)Claude Monet
Sorrera-urtea1881
IzenburuaThe Artist's Garden at Vétheuil
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak151,5 (altuera) × 121 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
Inbentarioa1970.17.45

Moneten lorategia Vétheuilen (frantsesez: Le Jardin de Monet à Vétheuil) Claude Monet margolari inpresionistak 1881ean egin zuen margolanaren izenburua da. Gaur egun Washingtongo Arte Galeria Nazionala erakundean ikus daiteke.

Vétheuile herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monet Vétheuilgo etxe handi batean bizi izan zen ia hiru urtez, Oise Haranan. Ernest Hoschedé senar-emaztearekin eta bere emazte Camillerekin bizi izan zen han. Handik urtebetera Camille hil egin zen. Alice Hoschedé, bestetik, Moneten maitalea izan zen hainbat urtez. Ernest hil ondoren Alice ezkondu zen Monetekin. Etxean, Monet, Jean eta Michelen seme-alabez gain, bikotearen sei seme-alabak zeuden, Marthe, Blanche, Suzanne, Jacques, Germaine eta Jean-Pierre.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolariak bere seme Michel eta, aurrerago, Jean-Pierre eta bere ama Alice irudikatzen ditu. Itxura diskretua du, baita hauskorra ere, eta ez dator bat ekiloreen tamainarekin eta ugaritasunarekin. Lurrean itzala eta argia txandakatzeak perspektiba areagotzen du.

Monetek beste hiru pintura egin zituen leku berean.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monetek margolana 30 urte gorde zuen. 1910ean Bernheimen saldu zuen. Gero margolana bilduma pribatuetan jasoa izan zen. Washingtongo Arte Galeria Nazionalari utzi zuten, 1970ean. Lana ia hogei erakusketatan erakutsi da Estatu Batuetan, Europan eta Japonian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]