Monterron jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Monterron jauregia
Monterron jauregia Arrasate 2007 01 01.JPG
Monterron jauregiaren fatxada nagusia, bi armarriak agerian.
Monterron jauregia hemen kokatua: Arrasate
Monterron jauregia
Monterron jauregia
Monterron jauregia (Arrasate)
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Gipuzkoa
Herria Arrasate, Debagoiena
Helbidea Arrasateko Alde Zaharra
Koordenatuak 43° 03′ 50″ N, 2° 29′ 36″ W / 43.0640124°N,2.4934039°W / 43.0640124; -2.4934039Koordenatuak: 43° 03′ 50″ N, 2° 29′ 36″ W / 43.0640124°N,2.4934039°W / 43.0640124; -2.4934039
Arkitektura
Garaia XVII. mendea

Monterron jauregia Gipuzkoako Arrasate udalerriko Zurgin kantoiko atearen parean kokatuta dagoen jauregia da, Arrasateko Alde Zaharran, XVII. mendean eraikitakoa. Aramaio ibai estaliaren ertzean kokatua dago.

Jauregiaren fatxada harlanduzkoa da, behe eta bi solairukoa. Lehen solairuan, erdiko leihoaren alde banatan bi armarriz apaindua dago.

Jauregiaren inguruan Monterron parke publikoa dago. Bertako zuhaitzak herrian dauden zuhaitz autoktono gutxienetarikoak dira. Baso berritzea medio, haritzak pinuek ordezkatu zituzten. Monterron jauregiaren aurrean dagoen aldapa igoz iristen da parkeko gune nagusira, zenbait ikuskizun eskaintzeko erabiltzen den anfiteatrora.