Erdialdea (Arrasate)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alde Zaharra
Arrasate, Euskal Herria

Arrasate-mondragon.jpg

Arrasateko Portaloia, hirigunerako sarrera erakusten duena.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Arrasate
Koordenatuak 43° 03′ 56″ N, 2° 29′ 26″ W / 43.065555555556°N,2.4905555555556°W / 43.065555555556; -2.4905555555556Koordenatuak: 43° 03′ 56″ N, 2° 29′ 26″ W / 43.065555555556°N,2.4905555555556°W / 43.065555555556; -2.4905555555556
Alde Zaharra hemen kokatua: Euskal Herria
Alde Zaharra
Alde Zaharra
Alde Zaharra hemen kokatua: Gipuzkoa
Alde Zaharra
Alde Zaharra
Erdialdea (Arrasate) hemen kokatua: Arrasate
Erdialdea (Arrasate)
Erdialdea (Arrasate)
Erdialdea (Arrasate) (Arrasate)
Arrasateko erdialdea, Santa Barbara parketik ikusita

Erdialdea Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da, hirigune historikoa osatzen duena. Erdi Aroan harresi batek inguratzen zuen udalerria osatzen zuen gune hau, gaur egun ere aztarnak mantentzen dituena. Hiru ate mantentzen dira, besteak beste, gune honetarako sarrera daukatenak: Portaloia (sarrera nagusia), Iturriotz atea eta Zurgin kantoiko atea.

Hiribildua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, Arrasateko hiribildua harresi batek inguratzen zuen eta ondorioz gaur egungo Alde Zaharrak oinplano obalatua dauka, Erdi Aroko hiribildua baita. Hiribilduaren barnealdera sartzeko bost ate zeuden baina gaur egun horietako hiru kontserbatu dira: Portaloiko atea, Zurgin kantoiko atea, zaharrena, eta Kontzesinoko edo Iturriotz atea. Hauek gauero itxi eta goizero zabaltzen ziren eta sute kasuan itxi egiten zituzten, bertako biztanleriak sua itzaltzen lagundu zezan.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira hasiera-hasieratik Arrasateko erdigunea osatzen duten kaleak: Iturriotz, Erdiko kalea eta Ferrerias. Hauez gain, hiru kantoi ere badaude, kale hauek zeharkatzen dituztenak: Zurgin kantoia, Olarte kantoia eta Kanpatorpea kantoia.

Bertan, gainera, herriko plaza ere badago, Iturriotz eta Erdiko kalearen artean kokatuta dagoena eta herriko udaletxea eta Joan Bataiatzailea deunaren parrokia alboetara dituena. Plaza honetan egiten dira herriko ospakizun nagusienak, errementari dantza tartean.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko erdigunea inguratzen duen harresiak bost ate izan ditu historikoki:

  1. Gazteluondoko errebalean, Gasteiz eta Gatzaga ingurutik zetozenentzako. Ate hau XX. mende hasieran desagertu zen.
  2. Zurgin kantoirako sarrera ematen duena, Monterron jauregiaren parean eta Arbolapeta izenez ezaguna den gunearen ondoan kokatuta dagoena.
  3. Olarte kantoirako sarrera ematen zuena. 1892an desagertu zen ate hau.
  4. Kanpatorperako sarrera ematen duena.
  5. Portaloia, guztietan ezagunena dena.

Udal hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 6.141 hautesle zeuden Arrasateko erdialdean (%100), baina 2.181 abstenitu egin ziren (%35,52). Alderdien botoak horrela banatu ziren[1]:

alderdia botoak %
EAE-ANV 1.361 34,97
EAJ 798 20,50
EB-Zutik 465 11,95
EA 430 11,05
PSE-EE 338 8,68
Aralar 308 7,91
PP 192 4,93
Zuriak 34 0,86
Baliogabekoak 34 0,86
Abstentzioa 2.181 35,52

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]