Montessori hezkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurrak Montessori pedagogiako elementuekin ikasten.

Montessori hezkuntza edo Montessori pedagogia haurraren askatasunean, autonomian eta auto-garapenean oinarrituta dagoen hezkuntza metodo bat da. Haurren lehenengo urteetatik hezkuntza ikusteko modu desberdintzat jotzen da. Maria Montessorik (1870-1952) sortu zuen.

Irakasleak baliabideak eman behar dizkio beraien ikaskuntza prozesua garatu dezaten, baina, ezin dute prozesu honetan eskua sartu, umearen garapenaren gidari soil bihurtzen da. Emaitza bezala, haurra bere garapenaren protagonista bihurtuko da eta aldi berean inguruan egokitzea lortuko du.

Metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montessori metodoak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren erdigunetzat umea hartzen du. Irakasteko modu honek, ez du haurren arteko konpetentzia suspertzen, gainera, bakoitzari bere beharren eta garapenaren araberako ekintzak planteatzen zaizkie, horregatik, umea izango da bere ikaskuntzaren protagonista.

Montessori metodoan adin desberdinetako haurrak batera egoten dira, horren eraginez, gizarte trebetasunak eta berdinen arteko ikaskuntza garatzen dute beraiek baino nagusiagoak diren umeak imitatzen, ondorioz, pertsonenganako enpatia garatzen laguntzen du eta konpetentzia kooperatibismoagatik aldatzen dute.

Badakigunez, haurrek jakin mina dute beraien inguruko edozer gauzagatik, metodo honek hori aprobetxatuz, haien sormenaren garapenari garrantzi ikaragarria ematen dio. Beraien sormenaren bitartez, inguruan dituzten aukera desberdinak esperimentatu ditzakete eta honen bidez gertaera desberdinak ikusi eta bizi ahal izateko.

Horretarako, beraien ingurumenaren esperimentazio eta objektuen manipulazioaz baliatzen dira, horrela umeek bizipenak eta esperientziak, norberarentzako baliagarria izango den jakintza bihurtu eta mentalki erreproduzitzeko gaitasuna garatzen dute. Metodo honek duen haurren garapenarentzako duen beste alde positibo bat, banakako ikaskuntza eta curriculum egokituak izango lirateke. Hau da, irakasleak umearen beharren arabera hainbat ekintza planteatzen dizkio ikasleari, baina ikaslea izango da burutu nahi duen ekintza aukeratuko duena. Ondorioz, erabakiak hartzeko independentzia izango du eta bere gustu eta gaitasunak kontuan hartuko dira. Bestalde irakasleak prozesu horretan ez du esku hartuko, umearen askatasun maila hobetzeko helburuarekin, bere papera prozesua erraztera mugatuko da.

Azkenik, esan beharra dago metodo honek ez duela hezkuntza sistemaren trinkotasunean eta Curriculum itxietan sinesten, defendatzen duena zera da, haurrek sentitzen duten autonomia behar hori, beraien zentzumenen bitartez heztea, beti ere metodo zientifikoetan oinarrituz.

Umeen faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren behaketaren eraginez, Montessori, zenbait gauzaz ohartu zen, haietako bat umeen etapa sentikorrak izango lirateke. Ikusi zuen nola, ekintza jakin batzuk adin tarte batean errepikatzen zituzten. Gainera, momentu horretan ekintza hori behien eta berriz errepikatzera jotzen dute. Honen ustez, ikaskuntza garatzen den momentuak izango dira etapa sentikorrak, hauek, sei etapatan desberdinduko ditu.

Fase baten beharrezko informazioa jaso ostean, hurrengo fasera igaroko lirateke. Planteatzen dituen fase hauek umearen garapen naturala errespetatzea du helburu.

Hona hemen aipatutako sei etapa sentikorrak:

  • Ordenarekiko sentikortasuna, lehenengo urtetik bigarren urtera doan etapa da. Umeek beraien bizitzan orden bat beharrezkoa dute, bizi dituzten esperientziak kategorietan jarri ahal izateko. Inguru ezagun batean egotea beharrezkoa dute, galduta sentitu ahal direlako aldaketa txikien aurrean. Badakite objektuak mugitzerakoan ingurua aldatu dezaketela, baina desorientatua sentituko da objektuak lekuz aldatzen badira.
  • Hizkuntzarekiko sentikortasuna, jaiotzatik hasten den etapa da, hazkuntza prozesuan ezinbestekoa den sentikortasuna da. Gutxi gora behera sei urte dituztenean, irakaskuntza zuzenik gabe, hiztegi zabal bat lortzen du, jaiotzen den momentutik entzuten dituen ahots, ezpainen mugimendu eta lengoaiaren erabilerari esker. Honek ez du esan nahi horrela guztizko konpetentzia lortzen duela, baina aurrerago esaldi konplexuagoak egingo ditu.
  • Ibiltzerakoan duen sentikortasuna, hamabi eta hamabost hilabete bitartean gertatzen da, gaitasun hau praktikotasunaren bidez hobetu behar du. Garai honetan, ibiltzeko arrazoia ez da nonbaitera joateko, beraien mugimenduak hobetzeko helburuarekin ibiltzen dira, beti ere beraien erritmoa errespetatu behar da.
  • Bizitzako aspektu sozialekiko sentikortasuna, bi edo hiru urte inguruan umea, talde sozial baten parte dela jakiten hasten da. Bere adin berdineko umeenganako interesa sortzen zaio, beraiekin jolasten hasten da modu kooperatibo batean. Helduen jarrera ikustearekin batera, taldearen arau sozialak hartzen dituzten garaia ere bada.
  • Objektu txikiekiko sentikortasuna, umeak bere mugikortasuna garatzen hasten doazen heinean, ez dira ingurumenen, orokorrean, hainbeste zentratzen eta garrantzi gehiago ematen hasten dira gauza txikiei, intsektuak, jostailuetako piezak, harriak … Edozer gauza hartu eta hurbiletik begiratzen hasten da, askotan ahora eramanez. Etapa honek mundua pixka bat gehiago ulertzen laguntzen die.
  • Zentzumenen bidezko ikasketarekiko sentikortasuna, umea jaiotzen den momentutik, zentzumenen bitartezko informazioa jasotzen du. Hasieran, entzumena eta ikusmena aktibatuta ditu, gero mugimendua garatzen doan heinean, gutxika, ukimenarekin joango da informazioa bereganatzen. Haurrak bere independentzia garatu dezan eta ingurumenarekin harremanetan jartzeko, beharrezkoa da mugak ez jartzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Conde Masa, C. & Martín Girón, M. (2015) Principales pensadores de la educación infantil (pp. 69-79). Palencia
  • Miguel Borge, E. (2015) La didáctica Montessori adaptada a la educación infantil actual en el entorno rural de Saldaña, Universidad de Valladolid. Palencia
  • Oren, R. N. (1980). El Método Montessori de Educación Diferencial. Barcelona: Paidós.
  • Santerini, M. (2013) Grandes de la educación.María MontessoriUniversità Cattolica del Sacro Cuore, Milano Italia
  • Serrano, L. (1945). El método Montessori. Buenos Aires: Losada.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]