Edukira joan

Montgolfier anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph-Michel Montgolfier
Jacques-Etienne Montgolfier

Joseph-Michel Montgolfier (Annonay, Frantzia, 1740ko abuztuaren 26a- Balaruc les Bains, id., 1810eko ekainaren 26a) eta Jacques-Etienne Montgolfier (id., 1745eko urtarrilaren 6a- Serrières, Frantzia, 1799ko abuztuaren 2a) frantziar industriagizon eta asmatzaile ziren. Baloi aerostatikoaren sortzailetzat hartzen dira, zenbait historialarik asmakizun honen benetako sortzailea Bartolomeu Lourenço de Gusmão izan zela badiote ere.

Montgolfier anaien saiakera

Joseph-Michel eta Jacques-Etiennen aita paper fabrika baten jabea zen eta, paperezko poltsak su gainean buruz behera jarriz jolasean zebiltzala, aire beroak poltsa gorantz igotzen zelaz ohartu ziren; puxika handiagoekin egin zuten froga eta material arinagoekin. 1782an, zeta eta lihoarekin ari ziren frogak egiten.

1782an, 18 m³-ko aire beroz betetako zetaz eginiko poltsa bat jaurti zuten eta 250 m igo zen airean.

1783ko ekainaren 4an, jendaurreko lehen erakustaldia egin zuten: lihozko poltsa esferiko bat forratu zuten paperez; 11 m-ko diametroa zuen, 800 m³ eta 226 kg pisatzen zituen. Aire beroz betea zegoen eta 2 km-ko hegaldia egin zuen 10 minututan eta 1.600 y 2.000 metroko garaierara iritsiz.

Hurrengo saiakeretan, lehen izaki bizidunak bidali zituzten lotuta zeraman saskian, ardi bat, ahatea eta oilaskoa, altuerak eragin zitzakeen ondorioak aztertu ahal izateko. Versaillesen egin zen proba hura, Luis XVI.a Frantziakoa erregearen aurrean, gizakiekin froga egiteko onespena eskatu nahi baitzioten. Urriaren 15aren inguruan izan zen eta 26 m-ko garaiera lortu zuten.

1783ko azaroaren 21ean, Pilâtre de Rozier eta Marquis d'Arlandes izan ziren airezko hegaldia tripulatuko zuten lehen gizakiak. 25 minututan aritu ziren hegan 100 m-ko garaieran Paris gainean. 9 bat kilometroko distantzia egin zuten. Baloi mota honi montgolfière deitu zitzaion.

Hortik aurrera hegaldiak ugaritzen joan ziren eta, 1785eko urtarrilaren 7an, Jean Pierre Blanchard eta John Jeffriesek Mantxako kanala igaro zuten.

Berehala, hidrogenozko baloiek ordezkatu zituzten aire beroko baloiak eta, 1960. urte arte, ez ziren itzuli, Raven enpresak nylonez Montgolfière puxikaren diseinu klasikoaren segurtasuna hobetu eta erregai propanoa erabili zuenean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]