Montse Barderi Palau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Montse Barderi Palau

Bizitza
JaiotzaSabadell, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta filosofoa
montsebarderi.cat
IMDB: nm8732565 Edit the value on Wikidata

Montse Barderi Palau (Sabadell, Katalunia, 1969) kataluniar idazlea, kazetaria eta filosofoa da, genero arloan aditua.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu ugari idatzi ditu, eleberriak eta filosofia praktikoa. Bere lana katalanetik gaztelaniara, italierara, errumanierara eta portugesera itzuli da.[1] Haren liburuen artean daude Caminos para un reencuentro, Emma Vilarasau aktorearekin idatzia, eta kontakizun ilustratuen liburua, Dones úniques: relats de dones d'aquí que no podràs oblidar, Kataluniako 86 emakumeren erretratua, garai eta esparru guztietakoa, non Teresa Pàmies idazlea ere agertzen den.[1][2]

Barderi Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Filosofia eta Genero Batzordeko kidea izan da, IAPH Filosofoen X. Nazioarteko Sinposioko zuzendariordea, Fina Birulés filosofoarekin batera, eta Mercè Marçal Fundazioaren fundatzailea da. e-Twinning 2015 proiektu irabazlearen parte da, Hiri Hezitzaileen Europako esparruan, eta Prudenci Bertrana i Josep Pla sarietako epaimahaikidea da.

El Puntu-Avui[1] egunkariaren Tribuna atalean parte hartu ohi du, eta, 2020tik, zutabegile da Serra d'Or aldizkarian. Josep Cuní kazetariak zuzendutako SER kateko Aquí programan ere parte hartzen du.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004 – L'origen del teixit: Cecília Vicuña i la poètica precària. Publicacions UB.
  • 2006 – La explotación animal en la obra de Marguerite Yourcenar. Publicacions UB.
  • 2007 – Perdre per guanyar. Ara llibres. En español (2008): Perder para ganar. Editorial Grijalbo. ISBN 9788425341960.
  • 2013 – Los arcos del agua. Ediciones B. ISBN 9788466653060.
  • 2015 – Marta, mira’m, t’he de dir tantes coses. Ediciones Cumbres. ISBN 9788494371332.[4]
  • 2016 – El amor no duele. Ediciones Urano. ISBN 9788499449340.[5]
  • 2017 – Camí d'anada i tornada. con Emma Vilarasau. Editorial Columna. ISBN 9788466422109.[6][7] En español: Caminos para un reencuentro. Editorial Huso ISBN 9788494624551.
  • 2018 – Dones úniques: relats de dones d'aquí que no podràs oblidar. Editorial Columna. ISBN 9788466423991.
  • 2018 – Cómo vivir una enfermedad incurable. Con Carolina Torres Fernández. Ediciones Urano. ISBN 9788416720323.
  • 2019 – La memòria de l'aigua. Editorial Columna. ISBN 9788466425605.
  • 2020 – Manual d'amor aristotèlic per a dones del segle XXI. Ediciones Destino Català.
  • 2021 – La vida autèntica. Editorial Columna.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an, Kataluniako Letren Erakundeak Barderi izendatu zuen Any Teresa Pàmies-eko komisario.[1][3]
  • Urte horretan bertan, Prudenci Bertrana saria jaso zuen, La memòria de l'aigua nobelagatik, hiru emakume-belaunaldiren inguruan.[3][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]