Mozdok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mozdok
Мæздæг
hiri/herria
Вокзал ст. Моздок.jpg
Flag of Mozdok (North Ossetia).png Coat of Arms of Mozdok (North Ossetia).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Ipar Osetia-Alania
Municipal districtMozdoksky District
Urban settlement in RussiaQ19900882
Izen ofizialaМоздо́к
Мæздæг
Jatorrizko izenaМæздæг
Posta kodea363750
Geografia
Koordenatuak43°45′N 44°39′E / 43.75°N 44.65°E / 43.75; 44.6543°45′N 44°39′E / 43.75°N 44.65°E / 43.75; 44.65
Azalera17 km²
Altuera130
Demografia
Biztanleria42.155 (2019)
Green Arrow Up.svg427 (2018)
Dentsitatea2.280,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1763
Telefono aurrizkia86736
Ordu eremuaUTC+03:00
mozdok-osetia.ru

Mozdok (osetieraz: Мæздæг, Mæzdæg; errusieraz: Моздо́к) Errusiako Ipar Osetia-Alania errepublikako udalerria eta Mozdokski barrutiko zentro administratiboa da. Terek ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Vladikavkazetik 92 km iparraldera. 17 km²ko eremua du eta 2010ean 38.768 biztanle zituen[1]. Ipar Osetia-Alaniako bigarren udalerri jendeztatuena da, Vladikavkazen ondoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozdok 1759an fundatua izan zen. Herriaren izenak «oihan trinkoa» esan nahi du kabarderaz. 1763an errusiarrek gotorleku bat eraiki zuten herrixkaren ondoan. XVIII. mende amaieran eta XIX.aren hasieran Ziskaukasiako merkataritza gune garrantzitsua zen. 1840an, Kaukasoko Gerra Handian, Imam Shamilen indarrek herria eraso zuten[2].

2003ko abuztuaren batean, Errusiako Armadaren ospital militar baten aurka egindako eraso suizida batean 40 lagun inguru hil ziren [3].

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean hiriak 38.768 biztanle zituen[1]. Osaketa etnikoari dagokionez, %58,1 errusiarrak ziren, %9,3 osetiarrak, %7,1 kumikak, %6,2 armeniarrak, %3,5 txetxenak, %3,2 kabardak, %2 turkiar meskhak eta %1,5 ukrainarrak[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]