Ipar Osetia-Alania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar Osetia-Alaniako Errepublika
Республика Северная Осетия-Алания
Республикӕ Цӕгат Ирыстон — Алани
Ipar Osetia-Alaniako bandera

Bandera
Ipar Osetia-Alaniako armarria

Armarria
Ereserkia: Ipar Osetia-Alaniako ereserki nazionala
Ipar Osetia-Alaniako kokapena
Hiriburua Vladikavkaz
Sorrera 1924ko uztailaren 7a
Antolaketa
Estatua
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
 Errusia
Errepublika
Iparraldeko Kaukasokoa
Ipar Kaukaso
Kodea
ISO 3166-2
15
RU-SE
Informazioa
Azalera 7.987 km2
Biztanleria
Dentsitatea
712.980 biztanle (2010)
89,26 bizt/km2
Hizkuntza ofiziala(k) Errusiera, osetiera
Gobernua
Presidentea Taimuraz Mamsurov
Legebiltzarra Parlamentua
Webgune ofiziala

Ipar Osetia-Alania[1] (errusieraz: Республика Северная Осетия-Алания, Respublika Severnaya Osetiya-Alaniya; osetieraz: Республикæ Цæгат Ирыстон-Алани, Respublikæ Tsægat Iryston-Alani) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki. 7.987 km²ko eremua du eta 2010ean 712.980 biztanle zituen[2]. Hiriburua Vladikavkaz da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

North ossetia alania map.png

Ipar Osetia-Alania Errusiako hego-mendebaldean, Kaukaso Handiaren iparraldeko isurialdean, kokatutako errepublika da. Mendebalde eta iparraldean Kabardino-Balkariarekin du muga, iparraldean Stavropol kraiarekin, ekialdean Txetxenia eta Inguxetiarekin, eta hegoaldean Georgiarekin (Hego Osetia barne).

Oso lurralde menditsua da, iparraldeko sargune batean, Mozdok hiriaren inguruan, izan ezik. Gailurrik garaienak Georgiarekin muga egiten duen Kazbek (5.047 m) eta Dzhimara (4.780 m) dira. Mendikateak arroil edo mendi-zintzur sakonez ebakiak daude. Lurralde osoa Terek ibaiaren goialdeko arroan dago. Basoak lurraldearen laurden bat hartzen du: haritzak, pinuak, makalak eta astigarrak.

Hiri nagusiak Vladikavkaz, hiriburua, Alagir, Ardon, Digora, Mozdok eta Beslan dira[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendean Kaukasian geratu ziren alanoen ondorengoak dira gaur egungo osetiarrak. XII. mendean kristautu ziren. XIII. mendean, tartaroen inperioa Osetian barrena hedatu zenean, osetiarrak mendietan babestu ziren. Errusiaren eta Turkiaren arteko gerraren ondoren (1768-74) Osetia Errusia garailearen mendean geratu zen. Errusiaren koloniziazioa iparraldean hasi zen, 1784an Vladikavkazeko gotorlekua eraiki zutenez gero batez ere.

1919-20 urteetan, boltxevikeak eta errusiar zuriak Osetiako lurraldea beretzeko borrokatu ondoren, 1921etik aurrera, Kaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista (SES) autonomoaren barruan geratu zen. 1924an Ipar Osetia Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federalaren (SESF) barruko oblast autonomo bilakatu zen, eta 1936tik aurrera, SES autonomo. 1992az geroztik Ipar Osetia Errusiako Federazioko errepublika autonomoetako bat da.

1991an Georgiaren mendeko Hego Osetiak independentzia aldarrikatu zuen. Horren ostean piztu zen gerran milaka lagun hil ziren eta hego osetiar asko Ipar Osetian babestu ziren[4].

Sobietar Batasuna desegin zenetik, Ipar-Osetia eta Inguxetiak gatazka odoltsua izan dute. Izan ere, 1944an Stalinek inguxak Kazakhstan eta Siberiara deportatu zituelarik, Inguxetiako Prigorodni barrutia Ipar Osetiari eman zion. 1957an inguxak etxera itzuli ziren, baina muga ez zen tokiz aldatu[5]. 1992an, Inguxetiako indarrak Prigorodni berreskuratzen saiatu ziren, baina osetiarrek, Errusiaren laguntzarekin, atzera bota zituzten. Liskarretan ehunka lagun hil ziren, eta Ipar-Osetiako milaka inguxek Inguxetiara ihes egin zuten[4].

2004ko irailean, txetxeniar gerrillari batzuek Beslango eskola batean sartu eta zenbait orduz ehunka pertsona bahiturik eduki zituzten. Errusiar soldaduak eskolan indarrez sartu zirenean 331 lagun hil ziren, erdiak baino gehiago haurrak[4][6].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan lantzen diren gai nagusiak garia, artoa, patatak, ekilorea, kalamua, fruituak eta tabakoa dira. Abere hazkuntzan, ardiak eta behiak dira garrantzitsuenak. Basoaren ustiapenak garrantzi handia du. Mea baliabideak beruna, zinka eta boroa dira.

Industria hiriburuan bilduta dago: eraikuntza gaiak, metalurgia eta janari industria (artoa). Aipagarria da Terek ibaian kokatutako Ezminskaya zentral hidroelektrikoa [7].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Ipar Osetia-Alaniak 712.980 biztanle zituen, eta gehienak (%65,1) osetiarrak ziren[2]. Erlijio nagusia kristautasun ortodoxoa da, baina gutxiengo musulmana dago. Osetiera eta errusiera mintzatzen dira[3].

Talde
etnikoa
1926ko errolda1 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  % Kopurua  %
Osetiarrak 141.723 %49,6 165.616 %50,3 215.463 %47,8 269.326 %48,7 299.022 %50,5 334.876 %53,0 445.310 %62,7 459.688 %65,1
Errusiarrak 68.192 %23,8 122.614 %37,2 178.654 %39,6 202.367 %36,6 200.692 %33,9 189.159 %29,9 164.734 %23,2 147.090 %20,8
Inguxak 23.851 %8,3 6.106 %1,9 6.071 %1,3 18.387 %3,3 23.663 %4,0 32.783 %5,2 21.442 %3,0 28.336 %4,0
Armeniarrak 9.185 %3,2 8.932 %2,7 12.012 %2,7 13.355 %2,4 12.912 %2,2 13.619 %2,2 17.147 %2,4 16.235 %2,3
Kumikak 3.153 %1,1 85 %0,0 3.921 %0,9 6.363 %1,2 7.610 %1,3 9.478 %1,5 12.659 %1,8 16.092 %2,3
Georgiarrak 6.057 %2,1 6.312 %1,9 8.160 %1,8 10.323 %1,9 11.347 %1,9 12.284 %1,9 10.803 %1,5 9.095 %1,3
Ukrainiarrak 19.101 %6,7 7.063 %2,1 9.362 %2,1 9.250 %1,7 10.574 %1,8 10.088 %1,6 5.198 %0,7 3.251 %0,4
Besteak 14.690 %5,1 12.477 %3,8 16.938 %3,8 23.210 %4,2 26.182 %4,4 30.141 %4,8 32.982 %4,6 26.636 %3,8
1 1926ko erroldako datuak gaur egungo lurraldeari dagozkio, orduan Ipar Osetiako oblast autonomoa, Vladikavkaz hiria eta inguruko gune batzuk hartzen zituena.[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Osetia-Alania Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.