Mu Ariesekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mu Ariesekoa
Argitalpena
Datu biografikoak

Mu Ariesekoa Europan Zodiakoko Zaldunak bezala ezagutzen den Saint Seiya manga eta animeko pertsonaia bat da. Arieseko urrezko zalduna izan zen Aieneen Harresian hil zen arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint Seiya G atalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mu, hasieran, Aldebaran Taurokoak urrezko zaldunen biltzarrera ez joateagatik barkamena eskatzen duenean aipatua da. Aioria Leokoa bere armajantzia konpon dezan bila doakionean agertzen da. Honek, hasiera batean, ezezkoa ematen eta Leoko zaldunarekin borroka labur bat duen arren, ondoren, guzti hau, Kronos jainkoaren soldadu batzuk garaitzeko trikimailu bat baino ez zela ezagutzen da. Soldaduekin batera Japeto Dimentsiokoa agertzen da, eta Arieseko santuarekin borrokan hasten da. Muk, borroka honetan bere teknika guztiak erabiltzen dituen arren, jainkoa askoz goragokoa den zerbaitekin erasotzera doa, eta Kronosek berak geldiarazten du, nork Urrezko Santuak erasotzeko agindurik eman ez ziolako zigortzen duen. Mu larriki zauritua geratu zen borrokaren ondoren eta Aldebaran Taurokoaren zaintzapean geratu zen.

Beranduago, Gaiden 10ean Aldebaran Taurokoa Greziara hain azkar iritsi izana Mu eta bere telegarraioaren esker izan zela ezagutarazten da, hala Shura Kaprikorniokoa eta Aioria Leokoa salbatzeko.

12 etxeen aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mu agertu zen lehenengo urrezko santuetako bat izan zen, baina Santutegiko borroka berehalakoa izan arte ez zuen bere maila ezagutarazi. Lehiaketa Galaktikoaren ondoren Pegaso eta Dragoiaren armajantziak konpontzen dituena da.

Mangan Mu da brontzezko santuak Misty Muskerrekoak Santuek Ikki Fenixekoa eta bere santu beltzen aurka duten borrokaren ondoren eragiten duen erorketatik salbatzen dituena. Ondoren, irudikeria batzuk erabiliko zituen zilarrezko santuekin hauek hil zorian zeuden santu beltzak brontzezko santuekin nahas ditzaten.

Beranduago Shiryu Dragoikoa honek Rozango urjauzian Death Mask Kantzerrekoaren aurka zuen borrokatik salbatzeko agertuko da. Une horretan ezagutzera ematen da Atenea jainkosaren 12 santurik indartsuenetako bat.

12 etxeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muk ez du Seiya Pegasokoa eta gainontzeko brontzezko santuen aurka borrokatzen, baizik eta Ariesen etxetik igarotzen uzten dituela eta armajantziak konpontzen dizkiela gainontzeko urrezko santuen aurkako borroken aurretik. Zazpigarren Zentzua zer den ere irakasten die, eta honek borrokan izango duen garrantzia. Mu eta bere ikasle Kikki Ariesen etxean geratzen dira Atenea babesten hau Tremi Sagittaren gezi mamuek zauritua izan ondoren. Tauroren etxean Aldebaranekin biltzen da eta brontzezko santuen betebeharraren zergatia azaltzen dio. 12 orduko epea ia betea zegoela, Muk Shaka Virgokoaren ahotsa entzuten du, nor seigarren etxean hil zen Ikki Fenixekoaren aurkako borrokaren ondoren eta bera eta Ikki telegarraiatzeko eskatzen dio brontzezko zaldunak Patriarkaren gelan Saga Geminiskoaren aurka borroka dezan.

Asgarden eta Poseidonen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mu arduratu zen brontzezko zaldunen armajantziak konpontzeaz 12 etxeetako borrokaren ondoren, hortik bigarren brontzezko armajantzien agerpena.

Muren partehartzea oso urria da saga hauetan, non soilik Aioriarekin eztabaidan ikus daitekeen honek brontzezko zaldunei laguntzera joatea nahi zuenean.

Hadesen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mu da Atenearen Santutegira doazen Hadesen espektroen lehen arerioa. Berari laguntzera joan zen Seiya handik urrun telegarraiatu ondoren Death Mask Kantzerrekoa eta Afrodita Pisciskoa garaitzen ditu. Saga Geminiskoa, Shura Kaprikorniokoa eta Camus Acuariokoak garaitua izan baino lehen bere antzinako irakaslea izan zen Shion Ariesekoak geldiarazten du. Arieseko santua eroritako santuen atzetik irteten da Dohko Librakoak askatzen duenean. Bigarren etxean, Muk Aldebaran Taurokoaren gorpua aurkitzen du. Tauroko santuaren arduraduna izan zen Niobe Deepekoa espektroarekin borroka txiki bat izan ondoren Mu tenplutik aldentzen da, espektroari, Aldebaranek, hil aurretik hain "Adar Handi" teknika boteretsua erabili zuela, ezen armajantziarekin batera bere gorputza ere desegin zuela esan gabe, hala, Tauroko santua urrezko santurik boteretsuenetakoa zela frogatuz. Tenplutik irtetzean, Aldebarangatik eta honek Muri eman zion aztarnagatik izan ez balitz Arieseko santua hil egingo zela ezagutzen da, eta, ziuraski, baita Hamabi Etxeetan sartu ziren gainontzeko zaldun guztiak ere. Beranduago, Myu Papillongoaren aurka borrokatu eta garaitzen du Kantzerreko Etxean borroka gogor batean.

Shaka hila izan ondoren, urrezko talka edo "Atena deiadarra" osatzen du Milo Eskorpiokoa eta Aioria Leokoarekin batera Saga, Shura eta Camusen aurka borrokatzeko, baina, Atenearen aginduz, seien arteko borroka ez da amaitzen. Santu hirukotea Alemanian dagoen Hadesen gaztelura doa, baina Radamanthys Wyvernekoak garaitzen ditu.

Saga honen amaieratik gertu, Ateneak bere kosmosa Mu, Aioria eta Milo Radamanthysek bidali zituen Cocitotik ihes egin dezaten erabiltzen du. Gainontzeko santuekin batera Libraren armekin Aieneen Harresia hautsi nahi duen arren, azkenean bere beste 11 kideekin batera sakrifikatzen du zulo bat sortu eta hala brontzezko santuei tokia uzteko.

Filmeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muk oso partehartze txikia du laugarren filmean, non Seima Tenshiren aurka borrokatzen duen. Bosgarren filmean ere agertzen da, estatuan zigilatua, bere gainontzeko urrezko kideekin batera.

Teknika bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzen dituen teknikak honakoak dira:

  1. Crystal Wall (japonieraz: クリスタルウォール Kurisutaru Wōru?, Kristalezko Harresia)

: Teknika hau erabilita, Muk, bere gogoaren indarrarekin harresi haustezin bat sor dezake. Honela, beregana zuzendutako erasoak bere aurkariari itzultzen zaizkio, honek bere eraso propioaren kaltea jasanez. Shionen kasuan bezala, teknika hau puntu ahul oso txiki bat jotzean hautsi daiteke, eta hau hiru pertsonak baino ez dute lortu: Dohko Librakoak, Shion Ariesekoak eta Suikyo Garudakoak Shionen aurkako borrokan.

  1. Starlight Extinction (japonieraz: スターライトエクスティンクション Sutāraito Ekusutinkushon?, Izar Argi Suntsiketa)

: Muren teknikarik pertsonalena da, baita boteretsuena ere. Teknika honetan argi gidaketa suntsitu arte, zulo beltza bailitzan guztia xurgatzen duen eraso boteretsu bat egiteko erabiltzen du.

  1. Stardust Revolution (japonieraz: スターダストレボリューション Sutādasuto Reboryūshon?, Izar Hauts Erreboluzioa)

: Mu Ariesekoaren teknika gorena da hau. Bertan, urrezko santu honek bere kosmosa goreneraino hazten du eta bere eskuekin izar iheskor forma hartzen duten proiekzio kosmiko zaparrada bat jaurtitzen du, bere inguruan dagoen guztia suntsituz.

  1. Cristal Net (japonieraz: クリスタルネット Kuristaru Netto?, Kristalezko Sarea)

: Eraso honekin Muk, bere kosmosa erabiliz sare bat sor dezake, bere aurkaria ihesbiderik gabe utziz. Myu Papillongoaren aurka erabiltzen du Hadesko sagan.

Trebeziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telepatia eta telekinesia ditu trebezia bezala. Urrezko 12 santuen artean gogo botererik indartsuenak dituelako ezaguna, Aioriak berak hala onartzen du Leoko etxeko espektroen aurkako borrokan. Arieseko santua telegarraioaren erabiltzaile bikaina da, bere burua edo zenbait pertsona oso urrun dauden tokietara edo baita beste dimentsio batzuetara ere garraiatzeko haina botere duena. Bere botere psikikoekin Zilarrezko zaldunei ikusarazi zizkien irudikeriak sor ditzake, non hauek, brontzezko santuak santu beltzekin nahastu zituzten.

Ariesek santua, gainera, armajantziak konpontzeko gai den bakarra da mundu osoan, lanbide hau bere irakasle izan zen Shionek irakatsi ziolarik. Dirudienez, Muren jendea da zeruko tresnak diren Orikalkoa eta Izarren Hautsarekin konponketa ikas dezakeen bakarra.

Uste da, baita ere, Arieseko urrezko armajantzia izateaz gain brontzezko Eskulturgilearena ere baduela. Hau, Taizenak armajantzi honi buruz erakusten duenagatik ebazten da, bereziki bere tresna multzoagatik, eta mangan, Jamirren, Brontzezko santuen armajantziak konpontzeko izena ematen duenean, bere betebeharrean berdin-berdinak diren erremintak erabiltzen dituela ikusten da. Hau ustea baino ez da, ofizialki, Eskulturgilearen armajantziak ez baitu jaberik.