Muga planetarioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muga planetario» orritik birbideratua)
Planetaren mugak, Rockström et al. 2009 eta Steffen et al. 2015.
Planetaren mugak, 2023ko iraileko grafiko bat.

Planetaren mugak edo muga planetarioak (ingelesez: planetary boundaries) marko kontzeptual bat da non Lurra sistemaren egonkortasunerako funtsezkoak diren 9 prozesuren[1] egoera ebaluatzen diren; horietakoren bat gaindituz gero, arriskuan jar daitekeelako planetaren gaineko bizigarritasuna.

Planetako bederatzi mugak hauek dira:

Kontzeptua nazioarteko 28 zientzialarik proposatu zuten 2009an Johan Rockström eta Will Steffen zientzialariak buru zirela.[2][3] Zientzialari horien helburua "giza garapenerako jarduera-eremu segurua" definitzea, erabilia izan zedin esparru guztietako gobernuek, nazioarteko erakundeek, gizarteko eragileek, sektore pribatuak eta komunitate zientifikoak. Muga planetario kontzeptuak Nature edo Science bezalako zientzia-aldizkari entzutetsuetan maiz agertzen da, eta erreferentziazko marko kontzeptual bihurtu da, NBE edo Davoseko Munduko Ekonomia Foroa erakundeen erabilera horren adibidea izanik.

Hasieran 9 muga definitu bazituzten ere, 2015ean egindako lana berrikusi zuten eta beste hiru muga edo atalase gehitu zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Cuáles son los 9 límites que mantienen a la Tierra en equilibrio (y qué riesgos corremos por haber pasado 4)» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  2. (Ingelesez) «Planetary boundaries» www.stockholmresilience.org 2012-09-19 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  3. a b Kaiera, Zientzia. (2021-12-29). «Planetaren mugak gainditzen» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]