Mugaretenea etxea

Koordenatuak: 43°21′49″N 1°47′31″W / 43.36356°N 1.79206°W / 43.36356; -1.79206
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugaretenea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Hondarribiko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°21′49″N 1°47′31″W / 43.36356°N 1.79206°W / 43.36356; -1.79206
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea50

Mugaretenea etxea Gipuzkoako Hondarribia udalerriko Alde Zaharrean dagon eraikin bat da, San Nikolas kalean.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaiten ustez, eraikin hau XVI. mendekoa da, eta beste zenbaiten ustez, XVII. mendekoa. Segur aski, XVI.ean hasi eta XVII.ean bukatuko zuten. Pizkunde garaiko etxe ederra da, eta Hondarribiko harresiek babesten zuten eremu barruan zegoen, baina ez zen Erdi Aroko hiriguneko zati. Oinplano angeluzuzena du, hiru isuriko teilatua eta hiru solairu (behekoa eta beste bi).

Alde nagusia hareharri landuz egina du. Beheko solairuan bi bao ditu, eta hiru gainerakoetan. Beheko sarbidea izan ezik, gainerako baoek moldura dotoreak dauzkate. Beheko solairuan sarbide dintelduna du, eta leiho hesitu bat. Lehen solairuan hiru leiho ditu, eta horietako bat, erdikoa, balkoi bihurtua dago, eta zertxobait irtena. Bigarren solairuan hiru leiho ditu moldura baten gainean (alderdik alde zeharkatzen du aurrealdea). Leiho horien gainean, erlaitza du, obaz apaindua, eta, gainean, egurrezko teilatu hegal itzela, harburu zizelkatuekin. Aurrealde horrek Mugarrieta familiaren armarria ere badu, aski soila (beheko solairuko sarbidearen gainean dago)

Eskuineko aldeak lorategi batera ematen du. Manposteriaz egina dago, eta baoak nahiko modu irregularrean jarriak dauzka. Barrualde ongi zaindua dago. Ezkaratz handia du sarreran, eta eskailera ondoren, hori ere handia eta ederra, solairu nagusira igotzeko.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa