Hondarribiko harresiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hondarribiko harresiak
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Hondarribiko hiri historikoa
San Nikolas atea Hondarribia 01.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Hondarribia
Koordenatuak 43° 21′ 50″ N, 1° 47′ 37″ W / 43.3639146826°N,1.79352378°W / 43.3639146826; -1.79352378Koordenatuak: 43° 21′ 50″ N, 1° 47′ 37″ W / 43.3639146826°N,1.79352378°W / 43.3639146826; -1.79352378
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 7

Hondarribiko harresiak Euskal Herriko Hondarribia udalerriko Alde Zaharra inguratzen duten harresiak dira. Gipuzkoa osoan hobekien mantendu izan diren harresiak dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoa ibaiaren ertzean dago Hondarribia, eta Bidasoa ibaia muga zen garai batean, eta pasabide garrantzitsua. Hori kontrolatzea zen Hondarribiko hiribilduaren zeregina, eta, horregatik, erabat gotortu zuten (inguruetan ez zen halako gotorleku garrantzitsu eta ongi horniturik).

Jaizkibelgo hareharriz egina dago, eta hiribildu guztia inguratzen du. Sei gotorleku ditu, eta bi kubo kanpoaldean, guztiak ere defentsarako eraikiak. Gainera, babes erreten zabala zeukan iparraldean, mendebaldean eta ekialdean (egun lorategiak daude); ekialdean, berriz, Bidasoa ibaia zeukan.

Bi ate ditu hiribildura sartzeko. Nagusia hegoaldean dago, Santa Maria atea, eta, bestea, mendebaldean, San Nikolas. Egun, harresia guztiz hondatua dago gotorlekuetan (bat edo beste lorategi bihurtu dute), eta zertxobait hobeto dago hormarik luzeenak zeuden lekuetan, baina, beste zenbaitetan, guztiz desagertu da. Bolborategi izan ziren bi eraikinen arrastoak badaude; bat Josefina-enea etxearen azpian dago, Karlos V.a gazteluaren ondoan, eta bestea, berriz, eraikin guztiz hondatu baten ukuilu bihurtua dago, Jabier Ugarte kalean. Babes erretenen arrastorik ere ez da geratzen ia, urmael bat edo beste.

Errege-Erregina katolikoen garaian egin zituzten lanik handienak harresia gotortzeko, eta Karlos V.a Espainiakoaren garaian ere lan handiak egin zituzten. Hiribildua berehala gotortu zezatela agindu zuen Karlos V.ak, eta bi gotorleku eraiki zituzten (erreginarena eta Leiba izenekoak), eta Magdalenaren kuboa. Gainerako inguru guztian, berriz, harresi sendoak eginarazi zituen. 1574tik 1642ra aritu ziren harresia sendotzeko lanetan. XVII. mendean, Hondarribiak garrantzi estrategikoa galdu zuen, eta Irun eta Donostiak indarra hartu zuten. 1794an, Konbentzio Gerran, Frantziako armadak bereganatu zuen Hondarribia, eta guztiz desegin zituen defentsarako egitura gehienak. Ondorioz, Hondarribiak gotorleku izateari utzi zion. Jarduera militar guztiak ez ziren hor bukatu, ordea: Karlistaldietan berriz ere hartu zuen garrantzia alor horretan. 1854an, antzinako egitura gotortuak desegin egin zituzten.

Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hondarribiko harresiak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa