Mugikorreko itzulpen
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Mugikorreko itzulpena telefonia mugikorreko gailuetarako itzulpen automatikoko zerbitzu bat da; hau da, telefono mugikoretarako, PDA gailuetarako, pocket PCetarako eta telefono adimentsuetarako balio du, besteak beste. Zerbitzu hori hizkuntza konputazio programazioan oinarritzen da, aparatu mugikorraren komunikazio teknologiarekin. Eskuan gailu bat edukiz, mugikorreko itzulpenak hizkuntza batetik bestera berehala itzultzeko aukera ematen die erabiltzaileei, datuen zerbitzu kuota bat erabiliz, giza itzultzaile baten kuota baino askoz gutxiago esanguratsuagoa izanik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugikorreko lehen itzulpen sistema 1999.urtean sortu zen, Advanced Telecomunicacions Research Institute International-Interpreting-ren eskutik, telekomunikazioetako ikerketen laborategietan Kansai-en (Japonia). Lehen sistema honetan, gailu mugikor batekin hizkuntza jakin batean hitz batzuk grabatzen ziren, nahi zen hizkuntzara itzultzen ziren, hitz hauek sintetizatu egiten ziren eta bertze gailu mugikor batera bidaltzen ziren. 2004.urtean, Transclick enpresak, itzulpen automatikoko programa bat merkaturatu zuen gailu mugikorrentzat, erabiltzailearen sarrera mezuak, SMS mezuak,e-mailak eta berehalako mezuak itzultzeko gai zena. Hala ere, 2006.urtera arte ez zen patentatua izan. 2005ko azaroan, beste enpresa japoniar batek, NEC Corporation, telefono mugikorretan instalatzen ahal zen itzulpen sistema baten garapena iragarri zuen. Sistema berri hau, 50.000 japoniar hitzi eta 30.000 ingeles hitzi antzemateko gai zen. Hala ere, 2009ko urtarrila arte ez zen produktua ofizialdu. 2007.urtean, Estatu Batuetako Moka LCC enpresak, eleaniztun ikasketen produktuak eskaintzen hasi zen, non SMS mezuak erabiltzen ziren itzulpenak bidaltzeko. Gaur egun, itzulpen on-linearen buru Google Translate da, edozein eskuko gailuentzat mugikor bertsioa garatu duena non hainbat sarrera iturri, SMS mezuak, e-mailak, ahotsa, irudiak, etc., bezala hizkuntza askoetara itzultzeko gai den.
Zehaztapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gailu mugikor batek kanpoko zerbitzari batekin komunikatu beharra dauka, sarrerako datuak bidaltzeko eta datu hauek gurako hizkuntzan jasotzeko. Egun, komunikazio teknologia ezberdinak erabiltzen dira WAP,GPRS, EDGE, UMTS o Wi-Fi bezala, baina teknologia zaharrek erabiltzen duten komunikazioa SMS mezuen bidezkoa da, datuen fardelak bidali eta jasotzeko. Japoniar hornitzaileak japoniera, txinera, ingelesa eta koreera artean eskaintzen dituzte itzulpenak, baina bertze hornitzaileak hizkuntza gehiago eskaintzen dituzte, hala nola ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, gaztelania eta katalana. Ahotsaren belaunaldia, aldiz, gehien hitz egiten diren hizkuntzetara mugatuta dago oraingoz (ingelesa, txinera, gaztelania, italiera, frantsesa eta alemana, kasu).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugikorreko itzulpenak ezaugarri asko ditu, zeinek itzulpen zuzena egitea eginarazten duten. Erabiltzaileak gailuaren tekla erabiliz testua sarrarazten ahal du, hitz edo esaldi batzuk aparatuaren mikrofonoa erabiliz grabatuz edo testu preexistenteak erabiliz, e-mailak, SMS mezuak edo irudi edo argazki baten testuak bezala. mugikorreko itzulpenaren ezarpen batzuk itzulpenaren prozedura oraindik gehiago errazten dute.
Ezarpenak hitz multzo bat grabatzea onarrarazten dio erabiltzaileari,esaldi bat bezala adibidez, non grabaldi hori itzulpen zerbitzarira bidaliko den testura bihurtua izateko,eta gero nahi den hizkuntzara itzulia izateko. Mintzamenaren teknika azterketak erabiltzen dira grabatutakoa testuan bihurtzeko,zeinak akustikan, seinalearen prozeduran, fisiologian, adimen artifizialean eta zientzia konputazionalean oinarritzen diren. Sistema honen arazo nagusia ezagutzaren iturri ezberdinekin lan egitea da sarrera hizkuntzaren eta hitz egiten duen pertsonaren arabera aldatzen delako; fonetikan, fonologian, lexikoan, sintaktikoan, semantikan eta pragmatikan bezala.
Zerbitzuak testua ahots bilakatzen du. Hartara, mugikorreko itzulpeneko ezarpen batzuetan itzulpen zerbitzariak desio izan dugun hizkuntzara itzulitako testua audioan erreproduzitzeko aukera bada. Ahots sintetikoa ahots artifiziala da, mintzamenaren sintetizazio prozedura baten bitartez sortua. Ahots sintetikoaren kalitatea bere ulergarritasunaren eta naturaltasunaren araberakoa da.
Irudien itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezarpenak testu baten argazkia egiteko aukera ematen dio erabiltzaileari gailu mugikorraren kamerarekin ( edo existitzen den argazki bat erabiliz) eta behin argazkia eginda, itzulpen zerbitzariari bidaltzen zaio non honek karaktereen ezagutza optikoa (OCR)egiten duen, nondik irudiaren bitartez testua ateratzen den gero gurako hizkuntzara itzulia izateko.
Erabilerak eta abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpen automatikoko aparatu bat dauka eta horrek erabilera eta abantaila ezberdinak ditu berekin:
- Bidaiak: mugikorreko itzulpena bidaiatzen duen jendearentzat lagungarria da, bertze herrialdeetako jendearekin erraz elkar ulertzeko.
- Negozio sareak: mugikorreko itzulpenarekin hainbat herrialdetako bezero edo enpresekin negozioak egiterakoan denbora bai kostuak murrizten ahal dira, dei eleaniztun edo bitarteko itzulpen zerbitzuekin konparatuz.
- Gizarte sareen globalizazioa: mugikorreko itzulpenak maila internazionaleko lagunekin txateatzeko eta mezuak bidaltzeko aukera ematen du, bai eta adiskidetasun berriak ezagutzea hizkuntzaren oztopoa gaindituz.
- Hizkuntza arrotza ikasi: hizkuntza bat ikastea errazagoa eta merkeagoa da gailu mugikor batekin, itzulpena benetako denboran izanik.
Desabantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugikorreko itzulpenaren industriak duen demarik garrantzitsuena hizkuntzalaritzaren kalitatea eta itzulpenen komunikazioa da. Nahiz eta hainbat hornitzaileek esaten duten %95ko zehaztasuna lortu dutela, teknologia ez da gai lagunarteko hizkuntza eta esapideak ulertzeko. Modu honetan, itzulpen automatikoa giza itzulpena baino kalitate gutxiagokoa da momentuz eta horregatik, itzulpen automatikoa erabiltzerakoan irizpide hau kontuan eduki behar da beti, eta batzuetan zuzenketa eskatzen dute. Beste desabantaila da datuak itzuliak izateko konexio bat egon beharra dela datuen eta erabiltzailearen gailu mugikorraren artean. SMS mezuen kostuekin konparatuz, aukera egokia da, baina ez hiri-eremuetan, non datuen estaldura txarra den eta horrek mugikorreko itzulpena egonkorra ez izatea egiten duen.
Ikusi gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itzulpen automatikoa
- Ordenagailuz zehaztutako itzulpena
- Itzulpen linguistikoa
- Ahotsaren azterketa
- Ahotsaren sintesia
- Karaktereen ezagutza optikoa