Mugimenduko prentsa-katea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mugimenduko prentsa-katea
Datuak
Motaegunkaria
Arriba egunkari frankistaren egoitza Madrilen, Mugimenduko garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Mugimenduko Prentsa-katea frankistek diktaduran sortu zuten egunkari multzoa da. Guztiak alderdi bakarrekoak ziren, Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdikoa alegia. Taldea 1940ko uztailaren 13ko legearen bitartez jaio zen; horren arabera Espainiako Gerra Zibilan konfiskatutako egunkari eta tresneri guztiak alderdi bakarraren eskuetan gelditu ziren. Guztiak Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionalaren (Delegación Nacional de Prensa y Propaganda) bitartez kontrolatzen ziren. Prentsa hau ezinbesteko tresna izan zen diktadura sustatzeko.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilaren zehar militar kolpezaleek egunkari, irrati eta inprimategi askoren jabeak egin ziren. Hauek guztiak, benetako jabeei lapurtuta, Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionalaren eskuetan gelditu ziren. Halaber, adierazpen askatasuna desagerazi zuten eta aurreko zentsura ezarri zuten; hau guztia 1938ko Prentsa Legean gelditu zen jasota. Agintari frankistek haienak ez ziren hedabideak itxi zituzten: ezkertiarrak, liberalak, errepublikaren aldekoak debekatu zituzten. Azkenik, 1940ko uztailaren 13ko legeak inkautako hedabide guztiak Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdi bakarraren jabegoan gelditu ziren, Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionalaren agindupean. Horrela sortu Mugimenduko Prentsa zeritzona. Sortu zen unean berrogei egunkari inguruan ziren. Haien artean garrantzitsuenak Arriba, FET y de las JONS alderdiaren bozeramalea, eta Pueblo, sindikatu bakarrekoa (Organización Sindical Española). Dena dela, gehien zabaldu zena eta saltzen zena Marca kirolaren inguruko egunkaria izan zen. Horrela, frankismoak hedabideen monopolioa lortu zuen. Egoera hori gogorrago bihurtu zen 1941ko maiatzaren 1ko orden batekin: handik aurrera Mugimenduko hedabideek ez zuten aurreko zentsura jasan behar. Dena dela, egunkari horiek arteko diferentziak oso txikiak ziren zeren eta guztiek albiste eta ideiak berdintsuak jasotzen baitzituzten.

Multzo horren lehenengo egunkaria Iruñean sortu zuten, Arriba España izenarekin, 1936ko abuztuaren 1.an.

Kateak, bestetik, argitaletxe bat sortu zuen, Ediciones del Movimiento, eta berri agentzia bat, Pyresa (Prensa y Radio Española).

Mugimenduko egunkariek pisu handia zuten Espainiako prentsan baina poliki-poliki eragin hori jaisten joan zen:

  • 1945an FET y de las JONS alderdiak egunkarien %41a kontrolatzen zuen.
  • 1956an, esaterako, Espainian 104 egunkari plazaratzen ziren eta horietatik 38 Mugimendukoak ziren, hau da, %32a.
  • 1970an, %26a kontrolatzen zuen.

Haren historian zehar egunkari-talde honek arazo ekonomiko handiak izan zituen, batez ere haien errentabilitate eskasaren ondorioz. Hedabide horien antolaketan eta zuzendaritzetan irizpide nagusiak ez ziren profesionalak edo ekonomikoak izaten, politikoak baizik. Azken urtean benetako odoleztu ekonomikoa pairatu zuten. 1966tik 1970ra etekinak 44.547529 pezetetatik 5.443134 pezetetara igaro zen. Hortik aurrera egoera okertu zen erabak. Etekinak galerak bihurtu ziren eta 1975an emaitza -74.309865 pesetetakoa bihurtu zen. 1975an katearen egoera ekonomikoa oso txarra zen eta Emilio Romerok, 1975an Prentsa eta Irratiko Delegatu Nazionala izendatu berriak, defizitarioenak ixtea proposatu zuen: Amanecer Zaragoza,, Diario de Cuenca, La Voz de Castilla Burgosen, El Pueblo Gallego Vigo, La Prensa en Bartzelonan edo Libertad Valladoliden. Dena dela, bakarrik gutxi batzuk itxi ziren: Iruñeko Arriba España 1975an, Jornada, La Voz de Castilla, Sevilla, La Tarde eta Voluntad 1976an.

Franco diktadorea hilez gero egoera larritu zitzaien. Taldeak aldaketa handiak ezagutu zituen. 1977an Adolfo Suárezen gobernuak Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionala eta FET y de las JONS alderdia desegin zituen 1977ko apirilean. Une horretan taldearen izena aldatu zion, hortik aurrera «Medios de Comunicación Social del Estado», eta erakunde autonomoa bihurtu zuen. Erakunde hori Kultura Ministerioren agindupean zegoen eta 1982-1984 artean desagertu zen. Erakundea sortu zenean 35 egunkari, Pyresa agentzia eta 43 irratiak; irrati horiek Mugimenduko Irrati Sarea (Red de Emisoras del Movimiento) taldean antolatuta zeuden. Urte horietan estatuak kasu batzutan hedabide batzuk itxi zituen eta beste batzuk enkantean saldu zituen. Horrela Mugimenduko Prentsa desagertu zen.

Publikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkarien sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen jasotzen dira egunkari guztiak. Batzuk izen aldaketak ezagutu zituzten.[2]

Hedabide Egoitza Sortzea edo erostea Desagerpena Oharrak
Alerta Santander 1 de septiembre de 1937ko irailaren 1a Enkante publikoan salduta (1984).
Amanecer Zaragoza 1936ko abuztuaren 11a 1979ko ekaina 17a
Arriba Madril 1939ko martxoaren 29a 1979ko ekaina 16a
Arriba España Iruñea 1936ko abuztuaren 1a 1 de julio de 1975ko uztailaren 1a
Baleares Palma de Mallorca 1939ko ekainaren 13a Enkante publikoan salduta (1983).
Azul Córdoba 1936ko urrian 1941ko uztaila Ondoren Córdoba izena hartu zuen.
Córdoba Córdoba 1941ko uztaila 25a Enkante publikoan salduta (1984).
Diario de Cuenca Cuenca 4 de junio de 1942ko ekainaren 4a 1984ko apirilaren 29a
Diario Español Tarragona 17 de enero de 1939ko urtarrilaren 17a 1984ko maiatzaren 15a Diari de Tarragona bezala eraldatuta
Ébano Santa Isabel, Fernando Poo 1939ko azaroan 1969ko abenduaren 23a Ekuatore Ginea 1968ko urriaren 12an independentzia lortu zuen
El Eco de Canarias Las Palmas 1963ko ekainaren 23a 1983ko otsailaren 13a
El Correo de Zamora Zamora 1963ko ekainaren 11a Enkante publikoan salduta (1984).
El Pueblo Gallego Vigo 10 de enero de 1937ko urtarrilaren 10a 1984ko ekainaren 17a
Falange Las Palmas 1936ko abenduaren 7a 1963ko ekainaren 22a
F.E. Sevilla 1936ko irailaren 1a 1946ko ekainaren 16a
La Gaceta Regional Salamanca c. 1956 Enkante publikoan salduta (1984).
Hierro Bilbo 1937ko uztailaren 5a 1983ko otsailaren 14a
Imperio Zamora 1936ko urriaren 29a 1963ko ekainaren 9a
Información Alicante 1941ko uztailaren 18a Enkante publikoan salduta (1984).
Jaén Jaén 1941ko apirilaren 1a Enkante publikoan salduta (1984).
Jornada Valentzia 1941ko urriaren 4a 1975ko irailaren 31a
La Mañana Lérida 1938ko abenduaren 20a 1984
La Nueva España Oviedo 1936ko abenduaren 19a Enkante publikoan salduta (1984).
La Prensa Bartzelona 1941ko maiatzaren 28a 1979ko ekainaren 16a
La Tarde Málaga 1937/1940 jatorriz 1937an Boinas Rojas bezala plazaratuta, 1940an La Tarde izena hartu zuen 1975ko irailaren 30a.
La Voz de Castilla Burgos 1945ko irailaren 1a 1976ko urtarrilaren 24a
La Voz de España Donostia 1937ko ekainaren 2a 1980ko otsailaren 17a
La Voz del Sur Jerez de la Frontera 1963ko azaroaren 1a 1984ko martxoaren 31a
Levante Valentzia 1939ko apirilaren 10a Enkante publikoan salduta (1983).
Libertad Valladolid 1938ko abuztuaren 21a c. 1979
Línea Murtzia 1939ko martxoaren 29a 1983ko otsailaren 12a
Los Sitios Girona 1943ko urtarrilaren 1a Enkante publikoan salduta (1979).
Lucha Teruel 1936/1942 c. 1980
Marca Madril 1942ko azaroaren 25a Enkante publikoan salduta (1984).
Mediterráneo Castellón de la Plana 1938ko ekainaren 14a Enkante publikoan salduta (1984).
Nueva España Huesca 1936ko azaroaren 30a 1984ko otsailaren 21a Diario del Altoaragón bezala eraldatuta.
Odiel Huelva 1937ko abuztuaren 1a 1984ko apirilaren 29a
Patria Granada 1937/1939 1983ko otsailaren 14a
Proa 1975an La Hora Leonesa bezala eraldatuta, 1984 arte León 1936ko azaroaren 10a 1984ko maiatzaren 16a
Pueblo Madril 1940ko ekainaren 17a 1984ko maiatzaren 17a
Sevilla Sevilla 1942ko martxoaren 16a Suroeste eraldatuta eta 1983an desagertuta
Suroeste Sevilla 1976ko ekaianren 29a 1983ko otsailaren 13a
Solidaridad Nacional Bartzelona 1939ko otsailaren 14a 1979ko ekainaren 16a
Sur Málaga 1937ko otsailaren 10a Enkante publikoan salduta (1984).
Unidad Donostia 1936ko irailaren 16a 1980ko otsailaren 17a
Voluntad Gijón 1937ko azaroaren 3a 1975ko abuztuaren 31a
Yugo 1960. hamarkadan La Voz de Almería bezala eraldatuta. Almería 1939ko martxoaren 30a Enkante publikoan salduta (1984).

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kateak aldizkari batzuk ere argitaratzen zituen: 7 Fechas, Fotos, Vértice, Haz, Escorial, Maravillas, El Ruedo, Primer Plano, Sucedió, Flechas y Pelayos, e.a.

Beste motatako aldizkariak albisteen bildumak ziren: Fénix, Así es, El Boletín de Prensa Extranjera edo El Español. Azken publikazio hauek Mugimenduko Argitalpenen Sailean banatzen ziren.

Afrikako kolonietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiak Afrikan zituen kolonietan ere hedabide desberdinak sortu zituzten: El Telegrama del Rif Melillan, La Realidad Aaiunen, Ébano garai hartan Fernando Poo zena. Marokok independentzia lortu zuenean El Telegrama del Rif zena El Telegrama de Melilla bihurtu zen.

Hego Euskal Herrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]