Munto baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Munto baserria 2012 urtean, bota baino hilabete batzuk lehenago.
Munto baserria eraisten, 2013ko otsailean.

Munto Donostiako Aiete auzoan dagoen baserria izan zen, Aiete jauregitik gertu. XVI. mendean eraiki zen eta bi bide historikoen bidegurutzean zegoen: Goiko Galtzara, Donostia Baiona-Madril Errege-Bidea lotzen zituena eta Antigua eta Aiete lotzen zituen bidea. San Bartolome komentuarena izan zen, zeinak hara sartutako moja baten sari moduan jaso zuen.

Donostiako setioan hiria erre ondoren, herritarren babeslekua izan zen. Halaber, karlistadetan kuartel moduan erabili zen. Ondoren eta XX. mendeko azken hamardaketara arte, sagardotegia eta bertsolarien topagunea izan zen.[1]

Bere egoera txarra dela eta, 2013ko otsailean eraitsia izan zen. Horren ondorioz, politikarien arteko polemika sortu zen, ondasun historikoa azkenean bota izanaren errua elkarri botaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Entre guerras y comidas de sidrería, www.diariovasco.com, 2008-08-08.