Muqdishoko katedrala

Koordenatuak: 2°02′09″N 45°20′30″E / 2.035736°N 45.341614°E / 2.035736; 45.341614
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muqdishoko katedrala
Kokapena
Herrialdea Somalia
Region of SomaliaBanaadir
Portu-hiriMuqdisho
Koordenatuak2°02′09″N 45°20′30″E / 2.035736°N 45.341614°E / 2.035736; 45.341614
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1928
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Mogadiscio (en) Itzuli
Suntsipena2008
Arkitektura
Estiloaarkitektura neogotikoa
Normandiar arkitektura

Muqdishoko katedrala (italieraz: Cattedrale di Mogadiscio, somalieraz: Kinisadda Muqdisho) Muqdishon (Somalia) dagoen hondatutako katedral katolikoa da. 1928 eta 1991 artean, Muqdishoko eliza katoliko nagusia izan zen, eta 1975etik 1989ra apezpikuaren egoitza[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an eraiki zuten garaiko Somalia Italiarreko agintariek[2]. Cesare Maria De Vecchi italiar gobernadoreak agindu zuen bezala, Ekialdeko Afrikako katedral handiena izan zen[3].

Antonio Vandone di Cortemilia arkitektoak estilo gotiko normandoan diseinatu zuen[1]. Oinplanoa latindar gurutze formakoa zen[4].

1989an, Somaliako Gerra Zibila piztu zen bezperan, Salvatore Colombo Muqdishoko azken apezpikua hil zuten matxinatu armatuek katedralean mezan zehar. Muqdishon lurperatu zuten eta gerraren ostean Milanera (Italia) eraman zuten gorpua. Hilketak argitu gabe jarraitzen du[5][1].

1991tik aurrera, katedrala ez zen gehiago aldizka erabiltzen[6]. 2008 amaieran, eraikinaren zati handi bat suntsitu zen[7].

2013ko apirilean, etorkizun hurbilean katedrala berreraikitzeko asmoa iragarri zuten[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Cavanaugh, Ray. «This was once Africa’s largest cathedral, but its “throne” cannot be filled» Aleteia 2019-07-15 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  2. (Ingelesez) Tebaldi, Giovanni. (2001). Consolata Missionaries in the World (1901-2001). Paulines, 127 or. ISBN 9789966210234..
  3. (Italieraz) Natilli, Daniele. «Le missioni cattoliche italiane all’estero: il caso della Consolata nella Somalia di Cesare Maria De Vecchi (1924-1928)» Archivio Storico dell'Emigrazione Italiana 2011-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  4. (Italieraz) «Celebrazione religiosa nella cattedrale di Mogadiscio» Senato della Repubblica 2011-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  5. (Somalieraz) «Maxaad ka taqaan kiniisaddii mar ugu weyned Afrika ee ku taallay Soomaaliya?» BBC News 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  6. (Ingelesez) Morgan, Francis. «Top 14 Attractions» Vacation Goose Travel Guide Mogadishu Somalia. Soffer Publishing (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  7. (Ingelesez) Cavanaugh, Ray. «Catholicism in Somalia: The Brave Few» Catholic World Report 2016-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  8. (Ingelesez) «Africa/Somalia - "I found signs of hope," said Bishop Bertin who has just returned from Mogadishu» Agenzia Fides 2013-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]