Musakola
| Musakola | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | {{Herrialde info Gipuzkoa
| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina = }} |
| Udalerria | Arrasate |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°04′05″N 2°28′41″W / 43.068°N 2.478°W |
Musakola Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrasatetik Bergara aldeko irteeran dago, Legarreko etxeetan hasi eta Garratz baserria eta Kataide industrialderaino iristen da. Bertakoek Zigarrola eta Ziorla ere deitzen diote.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkada arte baserri auzo bat zen, baina industrializazioarekin batera erabat aldatu zen auzoaren itxura. Gaur egun 2.600 bizilagun inguru bizi dira Musakolan, etxe multzotan sakabanatuta: Zerrajerako etxeak, San Antolin, San Lorentzo, Santa Teresa, Legarre…, eta, albo batean ez bada bestean, industrialdez eta tailerrez inguratuta. Astoa da Musakolako sinboloa.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musakolako jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira, San Isidro egunean. Izan ere, nekazarien patroia da Musakolako zaindaria.
Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun 15 baserri daude Musakola auzoan, garai batean baino dezente gutxiago. Hauek dira:
|
|
|
Elizak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi eliza daude Musakolan:
- San Isidro eliza, Deba ibaiaren ondoan dago. Bera da elizarik zaharrena.
- Santa Teresa eliza. 1960ko hamarkadan egina, industrializazio garaian.
Lagunarte gastronomikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Al Andalus. Arrasateko andaluziarren elkartea. Kultura ekintza ugari antolatzen ditu, adibidez, Rocioko eguna, Eroski inguruko parkean.
- San Isidro. Gerra ostean sortua, bera da elkarterik zaharrena.
- Ziar-ola. Elkarterik berriena, garai bateko Ifan tailerra zegoen lurretan dago, hango etxe multzo berrian.
Udal hauteskundeetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 2.251 hautesle zeuden Musakolan (%100), baina 802 abstenitu egin ziren (%35,63). Alderdien botoak horrela banatu ziren[1]:
| alderdia | botoak | % |
|---|---|---|
| EAE-ANV | 472 | 33,08 |
| EAJ | 253 | 17,73 |
| PSE-EE | 245 | 17,17 |
| EB-Zutik | 204 | 14,30 |
| EA | 129 | 9,04 |
| PP | 85 | 5,96 |
| Aralar | 39 | 2,73 |
| Zuriak | 14 | 0,97 |
| Baliogabekoak | 8 | 0,55 |
| Abstentzioa | 802 | 35,63 |
Auzo alkatetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musakolak bi auzo alkate ditu: bat kalekoa eta bestea baserriez arduratzen dena.
- Kaleko alkatea: Mikel San Miguel
- Baserrietako alkatea: Espe Agiriano
Enpresak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa eta tailer asko dago Musakolan, batzuk handi samarrak eta ezagunak, hala nola, Astore, Eroski, JMA, Joma eta Roneo.
Ikastetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musakolako Herri Eskola
- Arrasateko Institutua
- Arizmendi ikastola
Kirol instalazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mojategi kirolgunea aurkitzen da bertan, Musakolako kiroldegi eta igerilekuen alboan. Mojategik futbol zelaia, errugbi zelaia eta atletismo pistak ditu.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresak bai, baina zerbitzuak ere baditu Musakola auzoak:
- Arrasateko kiroldegia.
- Eroski hipermerkatua.
- Bi gasolindegi
- Kirol medikuntzako zerbitzua
- Jatetxeak
- Gaindegi 943 79 70 60
- Hiper Eroski 943 79 55 69
- Kataide 943 79 60 10
- Meneta 943 79 65 31
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musakola auzoa Tagzanian
- Musakolako kiroldegia
- Aukea Kirol Erakundea
- Musakolako igerilekuak
- Kirol Medikuntzako Zerbitzua
- Masaje Zerbitzua
- Arrasate Institutua
- Arrasate Herri Eskola[Betiko hautsitako esteka]
- Arizmendi ikastola
- Astore
- JMA
- Roneo
- Joma
| Arrasateko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Bedoña • Erdialdea • Garagartza • Gesalibar • Meatzerreka • Musakola • San Andres • Santa Marina • Udala • Uribarri | ||
