Museo Virtual de la Mujer Combatiente

Wikipedia, Entziklopedia askea

Museo Virtual de la Mujer Combatiente (MVMC) Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen 3.400 emakume borrokalariei buruzko gune historiko, bisual eta hezigarria eskaintzen duen plataforma bizia da.[1][2][3]

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa 1936an Espainiako Estatu Kolpearen aurka matxinatu ziren emakumeei buruzko ikerketa eta dokumentazio proiektu baten ondorioa da eta Gerra Zibilaren urteak hartzen ditu kontuan, hau da, 1936tik 1939ra.[4]

Proiektua Gonzalo Berger eta Tània Balló Colell-en zuzendaritzapean garatu da eta Mónica Jato eta Alison Ribeiro de Menezes ikertzaileen laguntza izan du ere.[5][6] Horrez gain, Emakumeen Institutuaren, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren eta Rosa Luxenburgo Fundazioaren babesa izan du.

Emakume borrokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milizianoak 1936, Gerda Taroren argazkia.

Gerran maila sozial, adin eta ideologia anitzetako emakumeek hartu zuten parte, besteak beste, anarkista, komunista, sozialista eta errepublikanoenak ziren. Geografikoki, biztanle gehien zituzten hirietatik zetozen (Madril, Bartzelona). Emakumeak militarizatu ondoren, ofizial edo ofizialorde mailara iritsi ziren. Izan ere, bost komisario, bi komandante, hamahiru kapitain, hogeita sei teniente, lau alferez, sei sarjentu eta lau kabo izan zirela onartzen da.[7]

Euskal milizianoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketak Euskal Autonomia Erkidegoko 240 emakume eta Nafarroako beste 11 emakume dokumentatu ditu. Horietako batzuk ezagunak dira, Kasilda Hernáez adibide, beste batzuk ordea ahanzturan geratu dira, hala nola, Crescencia Almeida Erro, Mercedes López Cotarelo, Pilar Valles Vicuña, Gavina Viana Viana, Aurora Arnaiz, Francisca Romana Halzuet eta Higinia Luz Ayestaran.[3]

Funtsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak espainiako artxiboetatik zein nazioartekoetatik lortzen ditu funtsak, baita erkidego, probintzietako edo udal artxiboetatik, eta senideen edo pribatuak diren artxiboetatik. Horiei esker, Espainia osoko 3.400 emakume borrokalari baino gehiago dokumentatu ahal izan dira, datuak modu kolektiboan eta indibidualean aztertuz. Horri esker, gerran izandako esperientziak eta emakume borrokalari bakoitzaren biografiak berreraiki ahal izan dira.[8][3]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]